Azken eguneratzea: 2012/09/21
BEZaren tasek gora egin dute 2012ko irailaren 1etik aurrera
Produktu eta zerbitzuetako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) igoera. Eragina azkeneko prezioetan
BEZa igo egin da, 2012ko irailaren 1etik. Areagotze horrek kontzumitzaileek maiz erosi edo erabiltzen dituzten hainbat produkturi eta zerbitzuri eragiten die.
BEZaren igoerak, jakina, erositako produkuen edota kontratatutako zerbitzuen prezio osoa igotzea ekar dezake; baina komeni da kontsumitzaileak jakitea igoerak zein produkturi eta zerbitzuri eragiten dien eta zenbateraino. Horrela, azkeneko prezioa igoz gero, kontsumitzailea erne izango da eta bereiziko du igoeraren zein zati dagokion BEZaren igoerari eta zein beste arrazoi batzuei (biribiltzeak, etab.).
BEZaren igoeraren konparazio-taula (lehen/orain)
Klikatu irudian, osorik ikusteko. (jpg, 873 Kb)
