Azken eguneratzea: 2011/07/06

Beltzarantzeko zentroak ikuskatzeko kanpaina

359 ikuskatze-protokolo egin dira Euskadin, beltzarantzeko zentroek (solariumak, edertasun-zentroak, ile-apaindegiak) ezarrita dagoen arautegia betetzen duten aztertzeko

 

2011ko maiatzean, EAEko hiru lurraldetako kontsumo-alorrek eta Hernaniko eta Irungo KIUBek ikuskatze-kanpaina bat egin dute beltzarantzeko zentroek arautegiak ezarritako eskakizunak betetzen dituzten eta zenbateraino betetzen dituzten kontrolatzeko.

Nagusiki, solariumak, edertasun-zentroak eta ile-apaindegiak ikuskatu dira. 359 izan dira egindako ikuskapenak.

 

Aztertu diren alderdiak:

Kanpainak alderdi hauek aztertzeko balio izan du:

  • Kontsumitzaileari eman behar zaion informazioa.
  • Prezioak eta erreklamazio-orriak.
  • Publizitatea.
  • Aparatuen segurtasuna eta horien mantentze-lanak.
  • Izpi ultramoreetatik babesteko ekipoak (betaurrekoak eta babes-adabakiak).
  • Beltzarantzeko zerbitzua ematen dutenen prestakuntza eta akreditazioa.

 

Aztertutako alderdi bakoitza zenbateraino betetzen dituzten

Kanpainako emaitzen arabera, ikuskapena egiteko unean, hau da aztertutako alderdi bakoitzaren betetze-maila:

Erabiltzaileari emandako informazioa

 
- Erradiazio ultramoreak azaleko minbizia eragin dezakeela eta begietan kalteak eragin ditzakeela, babes-betaurrekoak erabili behar direla, kosmetikoek eta zenbait medikamentuk nahi ez diren erreakzioak sor ditzaketela, 18 urtez behekoek solariumik ezin dutela erabili eta haurdun dauden emakumeentzat ez dela komeni dioen kartela agerian edukitzea. %81,89
- Larruazaleko fototipoak eta egoteko denborak ageri diren taula bat erabiltzaileek ikusteko moduan edukitzea. %68,50
- Informazio-agiri bat edukitzea “irakurri dut eta ados nago” dioena, erabiltzaileak sinatu dezan. %81,89
- Erabiltzaile bakoitzaren fitxa edukitzea. %81,89
- Erabiltzaile bakoitzaren fitxan bere larruazaleko fototipoa zein den, zenbat saio jasoko dituen eta bakoitzean zenbat denbora egongo den eta guztira zenbat denbora egongo den jasotzea. %75,59
- Bezero bakoitzaren fitxa, gutxienez, beltzarantzeko saioak egin zituenetik bost urtean gordetzea. %74,80
   

Prezioak eta erreklamazio-orriak

 
- Zerbitzuaren prezioa ondo adieraztea. %85,83
- Erreklamazio-orriak daudela adieraztea eta edukitzea, erabiltzaileak eskatzen badu. %89,76
   

Publizitatea

 
- UVA-izpiek larruazalean eta begietan eragin ditzaketen ondorioei buruzko oharra egitea, eta ondorio horiek izpi-motaren eta intentsitatearen eta pertsona bakoitzaren larruazalak duen sentsibilitatearen araberakoak direla argitzea. %25,20
- Debekatuta dago tratamenduak prebentzio-ondorioak edo ondorio sendagarriak izan ditzakeela adieraztea. %91,34
- Debekatuta dago osasunerako arriskurik ez duela adieraztea. %94,49
   

Aparatuak

 
- Aparatuek EE marka izan behar dute ikusteko lekuan. %94,83
- Aparatuek egiaztatuta daudela dioen etiketa eduki behar dute, noiz egiaztatu dituzten eta egiaztatu dituen erakundearen izena ageri direla. %99,14
   

Babes-ekipoak

 
- Begiak babesteko betaurrekoak edo eguzki-adabakiak eduki behar dira. %99,21
   

Prestakuntza-akreditazioa

 
- UVA-izpien aparatuak erabiltzen dituzten langileek beharrezko prestakuntza dutela akreditatu behar da, ziurtagiri bidez. %71,65