Azken eguneratzea: 2007/01/30
2006ko Turismo Emaitzak. FITUR 2007ko erronkak

Testu osoa (prentsaurrekoa)  ] ( doc, 360 Kb)

Haizearen orrazia1.- 2006ko DATUAK ETA BALORAZIOA

2006. urtean, hotel-establezimenduetan 2.007.548 sarrera eta 3.858.440 gaualdi izan dira, horrek esan nahi du % 10eko eta % 12ko hazkundea izan dela, hurrenez hurren; beraz, gure turismoaren bilakaeran marka berria ezarri dugu.
 
Landa-turismoari dagokionez, aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere hazkundea izan du alor horrek, 103.639 sarrera -aurreko urtean baino % 8 gehiago-, eta 310.955 gaualdi izan baitira, hau da, 2005. urtean baino % 16 gehiago.

2006ko datu horiek ikusita, euskal turismoak 2002. urtean hasitako hazkunde jarraituaren eta iraunkorraren joera sendotu egin dela esan dezakegu; izan ere, urtetik urtera aurreko urteetako kopuruak gainditzen dira, bai hoteletan, bai landa-turismoan.

2.- FITUR 2007. Euskadiko standa

Aurten ere, Madrileko FITUR turismo-feriaren 27. edizioan izango da Euskadi, aste honetan bertan, 31tik (asteazkenetik) otsailaren 4ra bitarte. Estatuko turismo-feria garrantzitsuena da, eta aurtengo gure sustapenen egutegian lehenengoa denez, Eusko Jaurlaritzak stand berria eramango du, beheko solairuan 1.012 m2 eta bigarrenean 200 m2 dituena.

Standean -diseinu abangoardistakoa- turismoari buruzko publizitate-kanpainaren ildo sortzailea azalduko da. Kanpainaren leloa honako hau da: "Gozatu ikuskizunaz. Euskadi, sekulako herria". Informazio orokorreko erakusmahaian lehentasuna izango dute gure ustez 2007an turismo-bitarteko berriak direnak, bai sorkuntzagatik, bai urte horretan gauzatuko diren jarduerengatik.

Aurten, gainera, lanerako gune bat izango dugu, 15 mahairekin. Mahai horietan, egun profesionalak deiturikoetan, euskal turismo-sektoreko 24 ordezkari egongo dira.

Gune hori asteburuetan gastronomia-tailer bihurtuko da eta bertan gastronomiako gure produktuak ezagutu, dastatu eta gozatu ahal izango dira, eta bisitariek parte hartu ahal izango dute, 25 laguneko taldetan. Horretarako, Gamarra Ostalaritza Eskolako irakasle batek jardungo du.

3.- Euskal turismoaren berrikuntzak 2007rako

- Ekipamenduak:

* La Encartada txapela-fabrika

* UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia edo Zubi Esekia

* Duela gutxi inauguratutako Eibarko Armagintza Museoa

- Kultura-turismoa:

* "2007 Erromako urtea Gasteizen"

* Oiasso Erromatar Museoa (Irun, Gipuzkoa)

* Jorge Oteiza Frontoiak inauguratu zituzten Azkoitian (Gipuzkoa)

- Natura-turismoa:

* Laster inauguratuko dute Oñatiko Artikutzeko kobazuloa (Gipuzkoa)

* Sobrongo Uraren Museoa (Araba)

* Eltziegoko (Araba) Marqués de Riscal Ardoaren Hiria

- Urteurrenak:

* Eduardo Chillidaren haizearen orrazia (Donostia-San Sebastian)

* Pedro Lopez de Aiala (1332-1407), Arabako Lurraldeko pertsonaia historikoa

- Kirol-arloko eta jolas-arloko ekitaldiak:

* Bilbon, World Corporate Games ekitaldiak (uztailaren 13tik 15era)

* Bilbon Munduko Lerroko Hockey txapelketa

* Munduko xake-topaketa (Gasteiz, azaroaren 1etik 15era).

* Munduko Freeride Txapelketa Zarautzen (Gipuzkoa).

- Liburuxkak:

* "Zer egingo dugu gaur? Euskadi ezagutzeko 64 plan".