|
Tabakalera eraikina berritze arkitektonikorako nazioarteko lehiaketa aurkeztu du Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak gaur Donostian burututako aurkezpenean, berritze horren bitartez tabako lantegia zena ikus arteetan eta ikus entzunezkoetan espezializatutako fabrika bilakatzea eragin nahi da. Proiektu honetan parte hartzen duten hiru erakundeek, Eusko Jaurlaritzak , Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak eta Tabakaleraren Zuzendaritzak aurkeztu dute berritze arkitektonikorako lehiaketa, Odon Elorza, Donostiako Alkateak, Markel Olano, Gipuzkoako Aldun Nagusiak, Miren Azkarate, Kultura Sailburuak eta Joxean Muñoz, Tabakalarako Zuzendariak parte hartu dutelarik. Berritze arkitektonikorako lehiaketa ostiral honetan, hilak 27, zabalduko da.
TABAKALERAK datorren ostiralean, ekainak 27, Donostiako tabako fabrika izandakoa ikusizko kulturan espezializatutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatzeko, Nazioarteko Arkitektura Lehiaketa iragarri du.
Bere iraganagatik, kokapen zentralagatik, tamainagatik – 26.000 m2 – eta, batez ere, etorkizunera begira egin duen apustuagatik, TABAKALERA leku entzutetsua da hirian. Egiako auzoan, Cristina Enea parkea eta tren estazioaren artean kokatua, ikusizko eta ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen bultzatzaile izango da, eta hiriko, lurraldeko eta herriko bizitzarekiko zabalik egongo da.
Tabakalerak fabrika izaten jarraituko du, ikusizko kulturaren fabrika. Ideia honekin bat eginez, berritze arkitektonikoa eraikinaren berezitasunarekiko eta fabrika izaerarekiko errespetutik abiatuta planteatzen da.
Esku hartze arkitektonikoaren beste oinarrizko irizpide batzuk honako hauek izango dira: espazioen funtzionalitatea, etengabeko eraldaketara eta erabilpen anitzetara egokitzeko gaitasuna, komunikazioetako azken teknologiak txertatzea, jasangarritasun energetikoa eta bioklimatikoa eta, azkenik, erakina hiriari begira eta hiritarren erabilpen askeari begira irekitzea.
Tabakalera ikusizko kultura garaikidearekin lotutako erabilpen eta beharretarako prestatuko da, bost motatako espazioen inguruan:
1. Ekoizpenerako espazioak: lagapenerako gelak, edizio gelak, laborategiak, bilera gelak, platoak, etab.
2. Erakusketa eta formakuntzarako espazioak: erakusketa eta interbentzio aretoak, proiekzio aretoak, soinuarentzat espazioak, erabilpen anitzetako entzutegia, etab.
3. Mediateka digitala
4. Harremanerako eta aisiarako espazioak
- Sarrera librea izango duen barneko kale bat, aisiari eta kulturari loturiko zerbitzu ezberdinak lotuko dituena.
- Bizikidetzarako espazioa, erabilera anitzeko plaza baten moduan, eta TBkafe bat
- Jatetxe zerbitzuak: kantina bat eta espazio panoramiko bat
- Abiadura handiko trenaren estazio gainean eraikitzea aztertzen ari diren plataforma-plaza baterako sarbidea; honek, eraikinaren atzeko fatxada hiri erdigune aldera irekiko luke.
5. Zentroaren kudeaketarako espazioak.
6. Erakundeentzako espazioak: Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiko Filmategia.
Tabakaleraren Berritze Arkitektonikorako Lehiaketa deitzen duen entitatea, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa (KGNZ), parte hartze bera duten hiru erakundek, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak, osatzen duten Elkartea da.
Lehiaketa bi etapatan egingo da: arkitektoek beren proposamenak aurkeztuko dituzte irailaren amaiera aldera eta hilabete baten buruan, hiru finalista hautatuko dira. Bigarren etapa, abenduan amaituko da Epaimahaiaren behin betiko epaiarekin.
Epaimahaia hamaika kidek osatuko dute: KGNZ-ko Administrazio Kontseiluko erakundeetako hiru ordezkari gorenek; KGNZ-ko zuzendari nagusiak eta Arkitektura zuzendariak; COAVN-ekin (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) batera hitzartutako arkitekto bat; berrikuntza arkitektonikoan, teknologia berrietan eta eraginkortasun energetikoan aditua den arkitekto bat; eraikin kulturaletan aditua den bat eta erakundeen ordezkari gisa, hiru goi mailako teknikari.
Proposamenen balorazioak berritze arkitektonikoaren kalitatea eta funtzio anitzekiko, teknologiarekiko eta ingurugiroarekiko erantzunak izango ditu ardatz.
Lehiaketako garaile izendatzen den lantaldea esku geratuko da obren exekuzio proiektua idaztea eta bere zuzendaritza. Proiektua burutzeko epea bederatzi hilabetetakoa izango da, Lehiaketaren epaitik aurrera.
Ordainsaria 2.969.460 €-koa izango da. Kopuru honekin gutxi gorabehera 5 urtez luzatuko den zerbitzu profesionala ordainduko da.
Obren exekuzio materialari begira 42.300.000 €-ko aurrekontua balioztatu da.
Lehiaketa arautzen duten Plegu Teknikoak eta Ekonomiko-Administratiboak, lehiaketa iragartzen den egunetik aurrera, Tabakalerako web orrian – www.tabakalera.eu -, arkitektura lehiaketari begira zabalduko den micrositean argitaratuko dira. Interesatuek eskura izango dute lehiaketako Plegu teknikoen eranskin gisa prestatutako dokumentazioan, beraien proposamenak garatzeko beharrezko dokumentazioa – informazio teknikoa, argazkiak, planoak, etab. Argibide eskaeretarako formulario bat ere izango da.
Lehiaketako idazkaritza teknikoa:
- Telefonoa: 34 943 243062 Faxa: 34 943 243063
- Helbide elektronikoa: concursoa@tabakalera.eu
- Kontakturako pertsonak: Mirari Marfagón, Amaya El Busto eta Iñaki Galarraga
Tabakalerako Komunikazio Departamentua:
- Telefonoa: 34 943 011311 Faxa: 943 011312
- Helbide elektronikoa : komunikazioa@cicc.es
- Kontakturako pertsona: Rosa Zufía
Donostia, 2008ko ekainaren 23an
|