Azken eguneratzea: 2010/08/11

Eusko Jaurlaritzak hamar taximetrotatik batean akatsak antzeman ditu.

2009. urtean 219 taxi ikuskatu ziren eta 24 taximetrotan akatsak antzeman ziren. Ikuskapenaren ostean, taximetro guztiak bere onera itzuli ziren 4 taxisten kasuan izan ezik. Ondoren, horietatik hiruk akatsa konpondu zuten zegokien zehapen-espedientea hasi aurretik. Euskadin 2.084 taxi-lizentzia daude, eta lizentziadun guztiok urtero euren taximetroen egiaztapena pasa behar dute.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ikuskatutako hamar taxitik batean akatsak detektatu dira. Euskadin lizentzia duren 2.084 taxiek urtero egiaztatu behar dute taximetroa zuzen dabilen Ibilgailuen Azterketa Teknikorako Aztertoki batean (IAT). Aldizkako azterketa horretan taximetroak akatsak dituen begiratzen da, eta horrela izanez gero, akatsok ekipoaren tolerantzia-tartearen barruan dauden. Egiaztapena pasatutakoan identifikazio-txartela bat eta zigilu bat jartzen da manipulazioak ekiditeko. Era berean, boletin bat betetzen da non egiaztapenaren emaitzak eta data jasotzen diren, besteak beste.

Urtean zehar beste hainbat gailurekin egiten duen bezala, Eusko Jaurlaritzak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailetik taximetroak kontrolatzeko kanpainia burutzen du.  Taxistek nahitaezko aldizkako egiaztapena bete duten eta bertan jasotako datuak eta dagokion dokumentazioa (boletinak) zuzen dauden egiaztatzen dute lurralde-ordezkaritzek.

2009. urtean indarrean jarri zen zaintza-kanpainan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako geltoki ofizial eta garrantzitsuenetako taxiak aztertu ziren. Araban, Gasteizen, Amurrion, Laudion eta Agurainen ikuskatu ziren taxiak. Gipuzkoan honako herriotan egin zen kontrola: Donostian, Eibarren, Errenterian, Lasarten, Irunen, Hondarribian, Pasaian eta Lezan. Azkenik, Bizkaiari dagokionez, honako herri hauetan egin zen taximetroen kontrola: Bilbon, Barakaldon, Erandion, Sondikan, Portugaleten, Galdakaon, Santurtzin, Basaurin, Mungian, Sestaon eta Getxon. Ikuskatutako 219 taxietatik 24tan akatsak antzeman ziren.  Horietatik 20, urteko nahitaezko egiaztapena iraungita zeukaten taxistenak ziren eta beste lautan zigilua ez zegoen behar bezala jarrita. Hilabeteko epean, eragindako taxista guztiek akatsak zuzendu zituzten, lau izan ezik: hiru Gipuzkoan eta bat Araban.

Arabako taxistari dagokionez zehapen-espedientea hasteko tramiteak abiatu dira. Izan ere, ez da lehen aldia urteko nahitaezko egiaztapena betetzen ez duena. Gipuzkoako hiru taxistek, zehapen-espedientea abiatzear zegoela ikusita azker erantzun zuten eta urteko nahitaezko egiaztapena egin zuten.

  

 

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

EAE, guztira

TAXIMETROAK

 

 

 

 

Lizentzia kopurua

224

1.260

600

2.084

Ikuskatutako taxi-kopurua

33

126

60

219

Akatsak

8

9

7

24

Zehapen-ohartarazpena edo isuna

1

0

3

3

Hasitako zehapenak

1

0

0

1

Kanpaina amaieran konponkizun daudenak

1

0

0

1

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 4a