Azken eguneratzea: 2010/10/14
Soziolinguistika eskuliburua argitaratu da
Soziolinguistika Klusterrak bideratuta Soziolinguistikari buruz euskaraz argitaratu berri den eskuliburua aurkeztu da.
Soziolinguistika eskuliburua (pdf, 2132 Kb) argitaratu berri da. Bertan, nazioarteko oinarrizko teoriak eta ikerketak, eta Euskal Herrian teoria eta ikerketa horiek izan duten garapena bildu dira. Liburuak sei atal ditu: lehen atalak soziolinguistikari sarrera egiten dio, bigarrena hizkuntza-aldakortasunari buruzkoa da, hirugarrena hizkuntza-ukipenaz mintzo da, laugarrena hizkuntza-ideologiaren eta
hizkuntza-jarreren ingurukoa dugu, bosgarrena hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintzari dagokiona, eta, azkena, hizkuntzak aztertzeko ikerketa-metodoen gainekoa. Eskuliburuak bi xede-talde nagusi ditu: unibertsitateko eta mundu akademikoko ikasle, ikerlari eta irakasleak, batetik, eta hizkuntza-plangintzan eta euskalgintzan diharduten eragileak, bestetik, Soziolinguistika eskuliburua (pdf, 2132 Kb) Soziolinguistika Klusterraren ekimena izan da, eta HPSren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du. Lana euskalgintzako talde zabalak jorratu du.