Azken eguneratzea: 2009/12/05
Badago Eusko Jaurlaritzak argitaratzen dituen liburuak Internet bidez zuzenean erosteko aukera.
Idoia Mendiak Durangoko Azokan aurkeztu du Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren online salmenta-aplikazio berria.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua, Idoia Mendia andrea, 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egon da gaur. Landako Gunean ibili ondoren eta zenbait argitaletxeren erakustokiak bisitatu eta gero, prentsari aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren online salmenta-sistema berria. Honek, Zerbitzuak argitaratzen dituen lanak dagoeneko zuzenean erosteko aukera ematen die www.euskadi.net/publicaciones eta www.euskadi.net/argitalpenak orrialdeetan sartzen direnei.

Bere agerraldian, sailburuak AZNren argitaratze-jardueraren berrikuste bat egin du, aurten 250 erreferentziatik gora zirkulazioan jarri duena, eta adierazi du tresna berri hau "berri on bat dela Administrazio publikoa herritarrengandik pixka bat hurbilago egoten laguntzen duelako".