Azken eguneratzea: 2010/01/05
Herrizaingo Sailak arrisku-simulagailu bat sortu du hondamendiak hobeto prebenitzeko eta kudeatzeko
Aplikazio informatikoa udalei eta aldundiei eskainiko zaie
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak aplikazio informatiko bat sortu du uholdeen, baso-suteen, istripu kimikoen edota beste hondamendien prebentzioa eta kudeaketa hobetzeko. Herrizaingo Sailak aldundiei, udalei eta lurralde-antolamendu lanak betetzen dituzten beste erakundeei eskainiko die erreminta hau, arrisku mota horien prebentzioa perfekzionatu dezaten.

 

Tresna informatikoak (Euskadiko Larrialdien kudeaketarako GIS Bisorea) EAEko kartografia ofiziala erakusten du pantaila batean, zehaztasun edo eskala maila ezberdinetan. Mapa topografiko horretan, EAEko beste arrisku-mapak gainezarri daitezke. Jasotako arriskuak honakoak dira:

 

- Uholdeak.
- Gai arriskutsuen garraioa errepidez eta trenbidez.
- Seveso araudian jasotako Industria Kimikoak.
- Baso-suteen arriskua.
- Arrisku sismikoa.

 

Aplikazioaren xedea larrialdi egoerak kudeatzen laguntzea da, arrisku horiek sor daitezkeen tokiei buruzko informazioa eskainita. Dena dela, bere helburu nagusia gure erkidegoko arriskuei buruz dagoen ezagutza ematea da, prebentzio eta, bereziki, lurralde-antolamendu lanetan. Horretarako, lurralde-antolamenduan parte hartzen duten erakundeei helaraziko zaie, tartean, EAEko udal guztiei.


Arrisku-mapa ezberdinek EAEko Larrialdietarako Plan Berezietan jasotako informazio biltzen dute. Plan horien sorreran Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinek hartzen dute parte: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak; baita Uraren Euskal Agentziak ere. Erreminta erabilerraza da, USB memoria batean gorde daiteke eta bera bakarrik egikaritzen da, oinarrizko ezaugarriak dituen edozein ordenagailutan sartuta. GIS Bisorea Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordearen aurrean aurkeztu zuten, abenduaren 17an egindako batzarraldian.