Azken eguneratzea: 2010/09/14
Gobernuak izendatu ditu Tecnalia Research & Innovation Fundazioan izango dituen ordezkariak
Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du gaur Eusko Jaurlaritza Tecnalia Research & Innovation Fundazioaren Patronatuko kide izatea.
Gainera, EAEko Administrazioak fundazioaren Patronatuan izango dituen ordezkariak izendatu ditu; honako hauek izango dira:
- Pedro Luis Arias Ergueta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
- Olga Isabel Rivera Hernáez, Osasun eta Kontsumo Saileko Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntzako sailburuordea
- Pedro Gómez Damborenea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea
- Juan Ignacio Goicolea Ruigómez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea.
- Xabier Garmendia Martínez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Industria eta Energiako sailburuordea.
- Edorta Larrauri Terán, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Teknologiako zuzendaria
Labein Fundazioaren Patronatuak fusioa onartu zuen uztailaren 16an, Robotiker, Fatronik, Cidemco, ESI (European Software Institute), Inasmet, Euve (European Virtual Engineering) eta LEIA fundazioak xurgatuz. Fundazioak izena aldatu zuen eta Tecnalia Research & Innovation Fundazioa izena hartu zuen, estatutuak aldatu eta patronatuko kideak izendatu eta kargugabetzeko araubide berria ezartzearekin batera.
Patronatu berriko 44 kideetatik 33 erakunde pribatuetako ordezkariak izango dira, 26 enpresetako ordezkari eta zazpi pertsona garrantzitsu, zehazkiago; gainerako 11k, berriz, Administrazio publikoaren ordezkariak izango dira. Horien artean gehienak Eusko Jaurlaritzako kideak izango dira, Eusko Jaurlaritzak patronatuko sei kide izendatu baititu. Aldundiek beste hiru kide izendatu dituzte; Estatuko Administrazioak, ordezkari bat; eta, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateak, beste bat; hurrenez hurren.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 14a