Azken eguneratzea: 2008/11/11
Zezenketa-Araudi berriak segurtasun neurriak eta burutzeko bermeak areagotzen ditu
Euskadin baimentzekaok diren zezen-ikuskizun mota guztiak gorputz arauemaile bakar batean trinkotzea pentsatu da

Gobernu Batzordeak, gaur Euskal Autonomia Erkidegoko zezen-ikuskizunen araudi berriaren proiektua onartu du. Arau-aldaketek segurtasun neurriak eta zezen-emanaldien bermeak areagotzen dituzte, eta zezen-ekitaldien gaineko araudi bateratua osatzen dute. Izan ere, araudi honek 1996ko araudia ordezkatzen du.

Proiektuaren helburua honelako ikuskizunei egungo errealitatearekin bat egiten duen araudi bat esleitzea da. Besteak beste, emanaldi-lekuetako segurtasun neurri zabalagoa, ikuskizunak egiteko bermeen areagotzea, ikusle-publikoaren eskubide eta beharren xehetasun handiagoa, arau-hausteak eta zigorrak era sakonagoan arautu eta Euskadin garatzen diren herri-ikuskizunetan Haurren eta Gazteen Babes eta Atentzio legearen betetarazteko haurren eta gazteen babesa eman.

Euskadin baimentzekaok diren zezen-ikuskizun mota guztiak gorputz arauemaile bakar batean trinkotzea pentsatu da; zezenketa orokorrak, ohiko zezenketak eta orain arte arautu gabeko zezen komikoak, “forçado” izeneko zekorketak, euskal-landesa zezenketak, errekortadore-lehiaketak, amateurrentzako zekorketak eta antzekoak.

Proiektuak era berean, Euskadin zezen-ikuskizunek dituzten berezitasunak gauzatzea du helburu; hala nola, sari-emateetako zorroztasuna, ikuskizunaren atarikoetan jarritako arreta –araketak, bazterrak, etab.- edo esaterako, ikuskizunean zezenari ematen zaion paper garrantzitsua. Orobat, bermeak areagotzen dituen berritasuna zehatzen egiten duen ekarpen. Izan ere, ikuskizunaren zuzendaritza presidentzialista dela azpimarratzen du edo “fraude del afeitado” izenekoa era zorrotzagoan definitu egiten du. Era berean, ikuskizunaren egile guztien segurtasun juridikoa begiratzeko ahalegin nabarmena egiten du – behatzaileak, ganaduzaleak, enpresaburuak, parte-hartzaileak,… -. Halaber, zezen plazako abelburuen kontrola areagotzen du eta zezenketa egin aurretiko azterketa mugatuagoak eta zehatzagoak ezartzen ditu.

Zezenplazen maila dela eta, berrituko den honek zezen-plazaren edukiera, ikuskizun kopurua eta bertako zezenketa-ohitura hartuko ditu kontuan. Bestalde, honakoak handituko dira: kailejoiaren kontrola, zezen-lekuen segurtasun neurriak eta parte-hartzaileen eta publikoaren osasun laguntza.

Halaber, lokalari eta ikuskizunei erantzukizunen asegurua kontratatzea zehazki arautzen dira. Azkenengoz, agiriak honelako ikuskizunen antolaketan eta burutze-bidean ager litezkeen legez kanpoko jarrera guztien arau-hauste katalogo bat biltzen du.

Arautegiaren zirriborro-bidean zehar, Herrizaingo Sailak lehenengo arautegi-zirriborroa 40 bat erakunde publikori eta pribaturi igorri zien, horien artean enpresak eta lagunarteak. Erdiak baino gehiagok alegazioak aurkeztu zituzten eta horiek guztiak sailak aztertu zituen.