Azken eguneratzea: 2013/05/06

Euskadiko industria alorreko enpresa txiki eta ertainen (ETE) eskari elektrikoaren kudeaketari buruzko AGREGA proiektua bukatu da

Red Eléctricak gidatu eta Energiaren Euskal Erakundearekin batera kofinantzatutako I+G+b alorreko proiektua

Red Eléctrica de Españak eta Energiaren Euskal Erakundeak AGREGA proiektuari amaiera eman diote, Euskadiko industrian diharduten zenbait ETEren eskari elektrikoa kudeatzeko programa pilotu bat dena. Proiektua burutu ahal izan da, besteak beste, Energía y Gestión ASE agregadorearen koordinazioari eta INDRAren eta ZIVen lankidetzari esker.

Urtebete iraun duen I+G+b arloko proiektu horrek 500.000 euro inguruko aurrekontua izan du, eta kontsumoen gehikuntza bidez, EAEko ETE industrialen eskari elektrikoaren kudeaketa zerbitzuaren bideragarritasun teknikoa ebaluatzea izan du helburu, zerbitzu potentzial gisa, sistema elektrikoaren eragiketari begira. Horri esker, haren eraginkortasuna hobetuko litzateke, eragiketarako tresna berri batez baliatzeko aukera izango baitu.

AGREGA egitasmoan lau fabrikak hartu dute parte, Fagor Ederlan, ULMA Piping eta Satuerca industria taldekoek. Enpresa horiek neurketa- eta komunikazio-sistemez hornitu ziren, haien kontsumo elektrikoak nodo batean edo Eskaria Kontrolatzeko Zentroan (CECODE) integratzeko gehikuntza bidez, eta hartara, egoerak hala eskatzen duenean, sistema elektriko osoaren eskura jarri eskari horren zati bat.

Ekimen horrek ahalbidetu egin du atxiki edo agregado figuraren bideragarritasuna egiaztatzea, kontsumitzailearen eta sistemaren eragiketaren arteko bitartekari gisa, baita industria ertainari aplikatutako eskariaren kudeaketa zerbitzuarena ere, sistemaren eragiketari edo operatzailearen eskura jartzen den baliabide den aldetik. Horretaz gain, industria alorreko eskariaren portaeraren ezagutzan sakontzeko ere baliagarria izan da proiektua.