Azken eguneratzea: 2006/11/24
Eusko Jaurlaritzaren landa guneetan zabaldutako banda zabalaren proiektuak Telekomunikazio Ingeniarien Euskal Elkargoa banatzen duen 2006 urteko Telekomunikazio Saria jaso du
Epaileen arabera Jaurlaritzaren Proiektua "urtean zehar garatu uden ideiarik eta enpresa ekimen onena izan da"

Telekomunikazio Ingeniarien Euskal Elkargoak jakitera eman duenez, 2006 urteko Telekomunikazio Saria Eusko Jaurlaritzaren landa-guneetan zabaldutako banda zabalaren proiektuak jaso du. Proiektu honi esker, urte honen buruan, bere geografia osoan azpiegitura teknologiko hau zabalduta daukan lehen euskalde europarra izango da Euskadi.

Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazio honi komunikatutako berria, proiektuaren ideia, bultzada eta gauzatzearen arduraduna den Ogasun eta Administrazio Publikoko Sailak pozez hartu du, epaileen iritziz saria "urtean zehar garatu den ideiarik eta enpresa-ekimenik onena izateagatik" jaso duelako.

Era honetan, sariaren banaketa-ekitaldira Sail horren ordezkaritza bat joan da, Idoia Zenarrutzabeitia Lehendakariorde eta Ogasun eta Administrazio Publikoko Sailburuak zuzenduta.

Profesionalak, enpresariak, irakasleak eta ikertzaileak bildu dituen ekitaldi hau, Guggenheim Museoan ospatu da irailak 27an, TELEKOGAUA 2006 barruan, edo Euskadiko IKTen lehen gauean.

Saritutako proiektua: KZBanda Zabala

Saritutako proiektua erakunde publikoek edozein bazterketaren aurka borrokatzeko duten zeregin nagusian oinarritzen da, bazterketa mota edozein delarik ere. Aipatutakoak Informazio Sozietatera isladatuta, honako hau adiera eman zuen: populazio-gune batzuetan ez zegoen banda zabalaren azpiegiturarik eta erkunde publikoen ekimenik egon ezean, oso zaila zirudien azpiegitura hori lortzea.

Aurrekoagatik, orain dela bi urte, Eusko Jaurlaritzak ekimen hau sustatu zuen, internet eta posta-elektronikoa, banda zabalaren bitartez, euskal geografia osora heltzen zela bermatzeko asmoz.

Banda zabalaren hedapena Euskadin errealitate bihurtzeko Itelazpi Elkarte Publikoak, proiektuaren gauzatzearen arduradun, honako hau behar izan du:

- Azken belaunaldiko irrati bidezko soluzio baten erabilera (WIMAX)
- 900 kilometroko garraio sare kapilarra
- Seinalea zabaltzeko ia 100 oinarri estazio

Jarduera eta teknologia hedatzeak 8,4 milioi euroko inbertsioa suposatu du, eta nekazal gunetan bizi diren 80.000 hiritarrek Informazio Sozietatera sarbidea izatea ahalbidetzen ari da.