Azken eguneratzea: 2011/09/28
Eusko Jaurlaritzak Arrantza Politika Bateratu berriari arrantzaren jardueraern eragin sozioekonomikoa kontuan izateko eskatuko dio
Arrantza sailburuak Europar Batasunaren barruan arrantzaren jasangarritasuna oinarrizko irizpide hartzeko eskatzen du
Arrantza sailburuak esan duenez, “arrantzaren jarduerak duen eragin sozioekonomikoa kontuan hartu dezan” eskatuko du Eusko Jaurlaritzak garatzen ari den Arrantza Politika Bateratuaren araudi berrian.
Horrez gain, “Europar Batasunaren barruan arrantzak etorkizuna izan dezan, jasangarritasuna oinarrizko irizpide” hartzea ere eskatuko du. Garraio Langileen Europako Federazioaren (ETF) arrantza saileko ordezkarien aurrean egin ditu adierazpen horiek Jon Azkuek.
Bilbon egin den bilera horretan 30 bat erakunde sindikaletako europako ordezkariek hartu dute parte. Ildo horretan, arrantzaren kudeaketarako araudiak martxan jarri beharko lukeen “ikuspegi ekosistemikoa” eta “gehienezko errendimendu jasangarriak aplikatzea” defendatu ditu, eta “estatu bakoitzak dituen interesen araberako arrantzaren kudeatzea” gogor kritikatu du, “interes ekonomikoak dituzten talde boteretsuetan eskubide horiek biltzeko arriskua ekarri baidezake”.
Gainera, untzite guztie banakako eskubideak modu orokorrean aplikatzea gaitzetsi du, bere ustez, “modu tradizionalean arrantza egiten duten untziteak, Euskadi kasu, arrantza eskubideen negoziaketatik kanpo gelditu behar dute”.
Azkuek, arrantza produktuen trazabilitatea ziurtatzen duten neurriak ezartzea txalotu du, bere ustez, kate osoaren segurtasuna ziurtatzen baitute, baita kontsumitzailearena ere eta, Europar Batasunarekin harremanak dituzten beste herrrialdeei trazabilitatea eskatzea ere defendatu du. Sailburordeak ETFko kideei eskerrak eman dizkie Euskadin bilera egiteagatik eta poz handia erakutsi du, talde sindikalak egiten dituen aldarrikapen funtsezkoenekin bat egiteagatik: Europako arrantzaleen lanpostuak mantentzearen beharra.