|
ONA Txartelaren eskaera egiteko berrogei eta sei gune zabaldu dira Arabako hogeita bederatzi udal herritan.
Eskaera guneak (pdf. 23 kb)
Aurretiko zita eskatzeko doako telefonoa: 900 840 884
Informazio Web gunea: www.euskadi.net/ona
ONA Txartelaren hedapen orokorra Araban apirilaren 15 eta ekainaren 25a bitartean egingo da. Ordurako txartela eskuratzerik ezin izan dutenek, aipatutako bulego gehienetan prestatuko den arreta gune berezian eskatu ahal izango dute. Halaber, hedapen orokorraren epea amaitu ondoren, 900 840 884 informazio telefonoak eta www.euskadi.net/ona web guneak martxan jarraituko dute.

|