Azken eguneratzea: 2011/04/05
Eusko Jaurlaritzak, Sustapen Ministerioak, Gipuzkoako Aldundiak eta Pasaiako Portu Agintaritzak akordioa sinatu dute Pasaiako badia berroneratzeko eta portu berria eraikitzeko.
Ekitaldia Madrilen egin da, Sustapen Ministerioan, eta bertan egon dira José Blanco ministroa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriola, Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Miguel Buen eta Gipuzkoako ahaldun nagusi, Markel Olano.
Sinatutako protokoloan jarduera-faseak daude zehaztuta (lehenengoa, Herrera iparraldea et mendebaldearen desafekzioa, martxan da), administrazio bakoitzak hartu dituen konpromisoak, eta finantzazio formulak.
Eremu horretako berroneratze integralak portu berria eraikitzea ekarriko du, kanpoko portua trenbidez eta errepidez lotzea, Lezo-Gaintxurizketako plataforma intermodalarelin lotzea eta AHT plataformarekin lotzea salgaientzako trenbide saihesbide baten bidez.
Eusko Jaurlaritzak bide estuko trenbidea egokituko du, lurzoruak berroneratu eta badia barruko moila eta portuak erosi eta kudeatuko ditu.
Pasaiako Portu Agintaritzaren presidente den Miguel Buenek bultzatu duen akordio hau, Arriolaren ustez, historikoa eta estrategikoa da Gipuzkoarentzat. Sailburuaren ustez, ibilbide-orria finkatu da, portu berria finantzieroki bideragarri izatea ahalbidetuko duena.