Azken eguneratzea: 2011/03/07
Garraioetako sailburuak Atlantikoko trenbide-korridorea aurkeztu du Liverpoolen
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua, Iñaki Arriola, Liverpoolera joan da hiriko portua bisitatzeko eta portuko komunitateari Atlantikoko trenbide-korridorea aurkezteko.
Liverpooleko portua Erresuma Batuko bigarren garrantzitsuena da eta arestian aipatutako Ardatz Atlantikoaren parte bat da. Egun behar-beharrezkoa da korridorea sustatzea, izan ere, urte honen erdialdean, Europar Batzordeak Garraioaren Liburu Zuri berria onartuko du eta lehentasuna duten sare transeuroparrak definituko ditu.
Lantzen ari diren Garraioaren Liburu Zuri berriaren zirriborroek garraio arloko Batasuneko azken joerak eta xedeak txertatzen dituzte. Merkantzien garraioari dagokionez, iraunkortasuna lortuko bada, trenbideko eta itsasoko garraioa indartu behar dela onartzea da. Garraio modu desberdinen oreka harmonikoagoa sortaraztea ibilgailu-zirkulazioaren kalterako.
Kalkulatzen da Europan, CO2 isurketen % 22 garraioarengatik direla. %22 horiretatik, % 73 ibilgailu-zirkulazioaren ondorio da. Ildo horretan, EBk proposatutako helburuak 2003an izan zen egun errepidez egiten den merkantzien garraioaren % 30, beste garraiobide batzuetara igarotzea, trenbideko eta itsasoko garraiora kasu. Halaber, lortu nahi da 2050ean garraioari egotzi ahal zaion atmosferara isuritako CO2 guztia %70era murriztea.
Helburu horiek lortuko badira, ezinbestekoa da trenbideko eta itsasoko garraioa uztartuko dituen sistema eraginkor bat artikulatzea, eta horretarako, intermodalitatea ziurtatzen duten plataforma multimodal egokiak sortzea, enpresen eskaera logistikoak modu lehiakorrean asetuko dituztenak.
Merkantzien trenbideko eta itsasoko garraio iraunkorragoaren bultzada hori funtsezkoa da geure enpresen lehiakortasuna eta kokapen periferikoa ikusirik, eta gune ekonomikoetatik eta europar erabaki zentroetatik ez urruntzeko.
Sare transeuroparrak.
Europar Batzordeak bere irizpidearen arabera definituko ditu garraio arloan europar helburuei ondoen laguntzen dieten garraio sareak. Horrek esan nahi du sare transeuroparren definizioa europar giroan egingo dela, eta ez Batasuneko kide den estatu bakoitzaren lehentasunezko sare guztien batura gisa. Ardatz Atlantikoa lehentasunezko sare gisa txertatzeak berebiziko garrantzia du, izan ere, europar inbertsio eta funts publikoak sare horiek lortzeko izango baitira.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza Arku Atlantikoa sustatzeko ekintzak egiten ari da, eta horretarako eskualdeetako gobernuen, portuen, operadoreen, eragile pribatuen eta merkataritza ganberen laguntza bilatzen ari da. Modu horretara geure espazio atlantikoan diharduten eragile guztiak daude tartean.
Proiektu hau lehenengo aldiz Bruselan planteatu zen 2010eko martxoan, Arku Atlantikoaren Garraio Taldearen barruan. 2010eko ekainean, eskualde portugaldarrei azaldu zitzaien Lisboan, Arku Atlantikoaren Garraio Taldearen ekitaldian zehar. Gero, abenduaren 13an ekimen hori Europan aurkeztu zen Akitaniako Gobernuarekin batera. Amaitzeko, otsailaren 22an Lisboan azaldu zitzaien erakundeei eta eragile pribatu portugaldarrei. Horietako batzuk, dagoeneko adierazi dute proiektuaren parte izateko nahia.
Liverpoolera egindako bisita honen xedea laguntasun berri bat lortzea da, ardatz honen eskualdeen zati den aldetik. Ekintza horiek guztiak gorenera iritsiko dira Bruselan egingo den mintegian datorren apirilaren 13an Europako Parlamentuaren edo Eskualdeetako Lantaldearen aurrean.