Bergara-Antzuola tarteak Gipuzkoa barruan egingo du bide osoa, Bergara eta Antzuola udalerrietan zehar. 4,2899 km-ko luzera izango du, eta trazaduran mendebaldea-ekialdea norabidea nagusituko da. Tarteak zeharkatuko dituen terrenoaren ezaugarri fisiografikoei dagokienean, nahiko malkartsua da, aldapa pikoak eta ibar estuak dira nagusi; eta horrek esan gura du obra bereziak egin beharko direla: 3.706 m-ko luzera izango duen tunel bat (Kortatxo-Sakon tunela), 164 m-ko zubi bat, Antigua errekaren gainean, 157,50 m-ko tunel aizun bat (Egurribai izenekoa), eta azkenik, lubakian egindako 129 m-ko zati bat.
Tarte horretan egin da Eusko Jaurlaritzak orain arte lizitaturiko tunelik luzeena.
Deba ibaiaren gaineko zubiaren bidez lotuko zaio aurreko tarteari, eta ondorengoari, Deskarga ibaiaren gaineko zubiaren aurretik egingo den lubakiaren bidez.
Lehiaketan aldi baterako 10 enpresa-elkartek eta bi enpresak hartu dute parte.