Azken eguneratzea: 2009/12/22
Gasteizko Alde Zaharra birgaitzeko Jaurlaritzak bedertzi milioi euro jarriko ditu
Jaurlaritzaren Kontseiluak 9 milioi euroko diru-laguntza onartu du Alde Zaharra birgaitzeko obrak egiteko.

Eusko Jaurlaritzaren Euskadi + 2009 Planaren barruan eta Gasteizko Erdi Aroko Hirigunearen eraberrikuntza sustatzeko helburuarekin, bertako bizigarritasun-baldintzak hobetuz, suspertze sozioekonomikoa indartuz eta ahalmenen balioa handituz, Euskal Autonomia Erkidegoaren proiektu estrategikoa den aldetik, bederatzi milioi euroko partida bat ezarri genuen.

 Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak diruz lagundutako proiektuak honako jardun-estrategia hauetan bildu dira: birgaitze integrala, Erdi Aroko Hiriguneko bizigarritasun-baldintza orokorrak hobetzea, irisgarritasuna, azpiegiturak eta abar.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak honako proiektu hauek lagundu ditu diruz:

1.- HIGIEZIN ETA ERAIKIN BEREZIAK BIRGAITZEA. HIRIGUNE HISTORIKOA ERABERRITZEKO PLANA.

1.1.- Pintore kaleko 45. zenbakian kokatutako higiezina birgaitzea. Gizarte Birgaitzerako Mahaia ezarriko da bertan.

1.2.- Aiztogile kaleko 87., 89. eta 91. zenbakietan kokatutako higiezinak birgaitzea, bertan gazte eta bisitarientzako egoitza-aterpetxe bat ezartzeko.

1.3.- Premiazko esku-hartzea, erosketa- eta birgaitze-alorrekoa, Eskoriatza-Eskibel Jauregiaren errekuperazio fisikorako.

2.- HIRIGUNE HISTORIKOAREN BIZIGARRITASUN BALDINTZA OROKORRAK HOBETZEKO ESKU-HARTZEAK, URBANIZAZIOA, AZPIEGITURAK, ARGIZTATZEA ETA ETXEBIZITZA. SEGURTASUNA.

2.1.- Landatxo Gizarte Etxearen irisgarritasunaren hobekuntza integralerako jarduna; jasogailu egokitua ezartzea, barne-hobekuntza, seinaleak oro har eta abar.

2.2.- Bueno Monreal eta Antepara kaleetako eta Bakardadearen, San Frantzisko Xabierkoaren eta Santa Anaren kantoietako birmoldaketa integrala.

2.3.- Aiztogile kaleko 92. zenbakiko eta Txikita kaleko 14. zenbakiko higiezinen zaharberritze integrala, bertan gazteentzako etxebizitzak ezartzeko. Pintore kaleko 20.ean dagoeneko hasi den jardunaren jarraipena da oraingo jardun hau. Aurrerantzean ere, etxebizitza-egikaritze publikoko unitateetan beste zenbait jardun garatuko direla aurreikusi da.

2.4- Jarduna.- Alde Zaharrean argiztatze publikoko sistema berria garatzea, Udalaren Ingurumen Departamentuak garatutako argiztatzeko eta energia-eraginkortasuneko auditoria orokorrak zehaztutakoa.