Azken eguneratzea: 2009/12/04
Kantauri Zeharreko Trena Donostiara itzuliko da
Zazpi urte ondoren, Gipuzkoako hiriburua berriro ere Feve-ko tren turistikoaren ibilbidearen hasiera eta amaiera izango da.
Amarako geltokia, 2009ko abenduaren 4a, arratsaldea. Une eta leku bereziki esanguratsua 2009ko abenduaren 4an, zazpi urte ondoren Kantauri Zeharreko Trena Donostiara itzuli da. Lekukoak eta jazoeraren notarioak izan dira Feveko presidentea, Ángel Villalba, eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila eta EuskoTreneko presidentea, Iñaki Arriola.

Bilboko La Concordia geltokitik irten da Donostiarantz Kantauri Zeharreko Trena. Gainera, Feveko eta EuskoTreneko arduradunek lankidetza hitzarmena sinatu dute. Bitartean, bidaiariek inguruak eta duela urte asko Gipuzkoako lurraldetik: Zumaia, Getaria eta Zarautzetik egiten ziren bidaia egitaraua berriro egiteko aukera izan dute. Kantauri Zeharreko Trena, agintariekin barruan, Donostiara (Amarako geltokira) heldu da eta Donostiako alkateak, Odón Elorzak, egin die harrera.  Ekitaldiaren amaieran "Kantauri Zeharreko Trena, Kalitatezko 25 urteko Turismoa" erakusketa ibiltaria aurkeztu da.

Erakusketa Feveko turistiko trenik garrantzitsuenari buruz izango da. Erakusketa hau 2008an Leonen inauguratu zen eta azken hilabeteetan estatuko hiririk garrantzitsuenetatik igaro da.

Hogeita bost urte baino gehiagorekin, Kantauri Zeharreko Trena Espainiako Tren Turistikorik zaharrena da, eta duela gutxi Treneko Bidaiarien Nazioarteko Elkarteak munduko 25 tren hoberenetariko bat bezala aukeratu du. Feveko profesional lantaldeak 1983an sortu zuen eta honen helburua zen gozaraztea trenean egindako bidaien giro nostalgikoa. Garraio gogorarazlea bezain literarioa. Aldatzen eta berritzen zen heinean, Kantauri Zeharreko Trenaren arrakasta eta ospea ordutik hasi zen hasten, baina beste garaietako lurrin xarmangarria galdu gabe, non bidaiatzea leku batetik bestera joatea baino askoz ere gehiago zena eta helmuga bakarrik ez zen garrantzizkoa, ibilbidea bera baizik

Zenbait argibide-taulen zehar erakusketak tren honen historia berrikusten du: laurogeigarren hamarkadako hasiera irudikatzen da, ibilbide aldaketa eta laurogeita hamargarren hamarkadako konpartimentuen berrikuntza, 2000. urtean II. Kantauri Zeharreko Trenaren jaiotza, eta finkatzea eta azken urteetako produktuaren hobekuntza.

Erakusketatik ibilaldia egin ondoren, eguna agintariak eta hedabideko ordezkariak Kantauri Zeharreko Trenari egingo dien bisitarekin bukatuko da.

Kantauri Zeharreko Trena eta Donostia artean dagoen erlazioari buruz jakin beharrekoa.

Hamaika urteko erlazioa izan zen (1991-2002) eta zazpi urteko hausketa (2003-2009), baina orain Gipuzkoako hiriburura Kantauri Zeharreko Trenaren itzulerarekin bukatuko da. 2010. urtean Donostia berriro ere ibilbidearen hasiera eta amaiera izango da: Donostia- Konpostelako Santiago eta Konpostelako Santiago - Donostia, apur bat aurrerago esango dugun bezala. Orain, egin dezagun atzerantz.

1991. urtea Kantauri Zeharreko Trenaren ibilbideak aldaketa nagusia izan zuen. La Roblako Trenbideko zatirik handiena, Bercedotik, Burgos, Matallanaraino, León, trenbidearen egoera ikusita segurtasunagatik bidaiarientzat itxita egon zen. Orduko Garraio Ministerioa, Feve eta Gaztela eta Leoneko Juntari esker, 1993an Matallanatik Leoneko Cistiernara ibilbidea ireki zen, eta 1994an azken honetatik Guardaraino, Palentzia.

Kantauri Zeharreko trenak, bitartean, beste ibilbide berri bat egiten hasi zen. Lehen trenak Bilbora heltzean ez zuten barrurantz biratzen, Donostairantz jarraitzen zuten eta tarte txiki batean EuskoTreneko trenbidea erabiltzen zuten. Gero, Bilbo eta Donostia arteko lotura autobusean bakarrik egiten zen. Bidaiariak Donostia, Getaria, Zarautz eta Zumaia bisitatzen zuten. Trena gauean Sukarrietako geltokian (Pedernalesen) egoten zen eta bidaiari taldeak Gernika eta Bermeo bisitatzen zuten.

2003ko maiatzean bidaiarientzat La Roblako Trenbidea ireki zenean, Kantauri Zeharreko Trenak betiko ibilbidea berreskuratu zuen. Ordutik, luxuzko trenak Gipuzkoako hiriburua ibilbidearen helmugako burualdea izateari utzi zion.