Azken eguneratzea: 2009/08/28
Jaurlaritzak Donostiako kaia indartuko du, segurtasuna hobetzeko

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak Donostiako kaiaren hegoaldeko dikea harri-bloke handiekin indartzeko lehiaketareako deia egin du. Obrei urrian ekingo zaie, eta hiru hilabetez luzatuko dira. 400.000 euroko aurrekontua izango du. 
                                                            
Obraren helburua da portuaren segurtasuna hobetzea, eta batez ere kirol-dartsenarena, azkeneko ekaitzen ondorioz urak dikearen oinarriko ia harri guztia eraman baitzuen, eta hondatuta baitago. Horretarako 6 eta 8 tona arteko kare-harrizko blokeak baliatuko dira eustorma egonkortzeko.  

Blokeak kamioitik zuzenean ezpondara jaitsiko dira garabi batekin, portuko zoladura ukitu ere egin gabe, 2005ean berritu baitzen.