Azken eguneratzea: 2009/07/24
Visesak Babes Ofizialeko 77 Etxebizitzaren obrak esleitu ditu Derion

Visesak (Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza publikoaren enpresa sustatzailea) azalera-eskubidean saldu beharreko Babes Ofizialeko 77 Etxebizitzaren sustapenaren eraikuntza-obrak esleitu ditu Derioko udalerrian. 53 etxebizitza Rementariñen eraikiko dira eta 24 Ganbe-Gainkoan. 

Bi sektoreak aldi berean gauzatu dira hiri-bizitzaren erdigunetik urrun dagoen eremu batean, eta horrek hainbat ekipamendu-zuzkidura sortu dituenez gero planeamenduan, etxebizitza horiek guztiak erlazionatuta egongo dira.

Aurreikusten da obrak 2009ko irailean hasiko direla eta 2 urtez luzatuko direla. Proiektuaren garapenak garrantzi handia emango dio intsonorizazioari, Loiuko aireportua hurbil baitago.

Enpresa esleipenduna Sukia da eta 7 milioi euro eta erdi baino gehiagoko (7.605.728 €) egikaritze-aurrekontua du. Arkitektura-proiektua Eugenio de la Torre Sánchez-Ramade, Fernando Ortega Platel eta Marina Durán Sela arkitektoek gauzatu dute.