Azken eguneratzea: 2012/03/28

Arriola sailburuak portu-zerbitzuetarako hiru eraikin inauguratu ditu Orioko kirol-dartsenan

Eraikinetako batek Kapitaintza zerbitzua hartuko du

Iñaki Arriola sailburuak eta Beñat Solabarrieta Orioko alkateak, Eusko Jaurlaritzak Orioko kirol-dartsenan portu-zerbitzuetarako eraiki dituen hiru eraikin inauguratu dituzte.

Berez, lehendik zeuden egiturak aprobetxatu dira, hiru eraikin atontzeko. Eraikinetako baten beheko solairua, dartsenako sarreratik gertuen dagoena, Kapitaintzak erabiltzeko atondu da. Hiru eraikinak berdinak dira fatxaden diseinuari dagokionean, baina koloreak bereizi egiten ditu. Hirurak dira modernoak eta inguruarekin bat datozenak; argia eta kolorea konposizio-baliabide gisa erabili dira, eta erabilera anitz izateko eran moldatuta daude. Obraren aurrekontua 1,5 milioi euro izan da.

Itsaso aldera ematen duen fatxada kurboa da, eta leihate bat du, dartsena osoa ikusten uzten duena. Fatxaden konposizioan tarte kurboak eta zuzenak konbinatu dira; linea horizontalak dira nagusi, baina bistan utzitako zutabeen bertikaltasunak orekatu egiten dituzte nolabait.

Kolorearen erabilera berezia izan da. Horregatik, fatxadetan, panel fenolikoak dira nagusi, iraunkortasun eta aire librean duten erresistentzia handiagatik ez ezik, testura eta kolore aldetik, gama zabala, eta modulatzeko aukera bikaina eskaintzen dutelako.

Kapitaintza

Kapitaintzak 315 metro koadroko eremua hartuko du, eraikinetako baten beheko solairuan.

Kapitaintza eta aldagelak era independentean funtzionatzeko moduan antolatu dira. Ordutegi normalean, Kapitaintzatik sartu beharko da aldageletara, baina badute beste sarrera independente bat, ordutegitik kanpo sartu behar izanez gero.

Barruko aldetik eskailera bat egin da, eraikinetik dartsenara oinez joan ahal izateko. Goiko aldean bi terraza daude, erabilera erdi-publikoa izango dutenak. Hegoaldera ematen duen terrazan, hiru eguzki-panel jarri dira. 

Azalera erabilgarriak
 AldeakMetroak2

Beheko solairua

dartsenaren parekoa

Sarrera    29, 60 m2
Kanpoko atondoa 25,8/2 m2
Atondoa 16,70 m2
EKPren eremua    42,02 m2
Eremu nagusia 36,16 m2
Lokala 5,86 m2
Marinelen    17,99 m2
Bulegoa 12,13 m2
Aldagela 5,86 m2
Aldagelak    126,28 m2
1. aldagela (gizonezkoentzat) 34,76 m2
2. aldagela (emakumezkoentzat) 34,76 m2
3. aldagela (egokitua) 7,87 m2
1. komuna (gizonezkoentzat) 6,59 m2
2. komuna (emakumezkoentzat) 6,59 m2
Korridore nagusia 27,84 m2
Instalazioen gela 7,87 m2
Biltegiak    25,12 m2
1. biltegia 12,56 m2
2. biltegia 12,56 m2
GUZTIRA    241,01 m2

Goiko solairua

pasealekuaren parekoa

Eremu komuna   146,30 m2
GUZTIRA    146, 30 m2