ETS, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko erakundea da, euskal trenbide-sareko azpiegiturak eraiki, modernizatu eta kudeatzeko ardura duena. Gaur egun, besteak beste, euskal trenbide-sare osoa hobetzeko proiektua garatzen ari da, burdinbidea bikoizten eta geltoki berriak eraikitzen, eta abiadura handiko trenaren Gipuzkoako zatia eraikitzen.
Hitzarmenaren xedea da Arratek kirolaren bidez publikoki sustatu, zabaldu eta laguntzea, ETS Eibarren eta Debabarrenean egiten ari den proiektuak eta obrak, batez ere, trenbide-sare berriaren, Euskal y-aren eraikuntzari dagozkionak.
Arratek 250.000 € jasoko ditu 2009-2010 denboraldian.
Horren ordainetan, AHTren irudia jarriko dute jokalariek elastikoetan, kirol-instalazioetan eta webgunean.
Hitzarmena denboraldi baterako izango da, baina denboraldika luzatzeko aukera izango da.
Sailburuak adierazi duenez, Sailaren lehentasunetako bat trena bultzatu eta hobetzea da, eta modalitate guztietan gainera, hau da, aldiriko zerbitzuak nahiz abiadura handikoa.
Horregatik, Arriolak azaldu duenez, Sailarentzat oso garrantzitsua da, Arrateren gisara, gizartea ondo erroturik dauden kluben lankidetza lortzea, baldin eta Euskadi moderno baten irudia kanporatu nahi badugu, eta Euskadik aurrera egiteko funtsezkoa izango den proiektu bat bultzatu.
"Zoratzen gaude hitzarmenarekin; Arrateri esker, jendeak eta batez ere gazteek gure bizi-kalitatea hobetuko duen trenaren ontasunak ezagutuko dituzte eta; tren azkarra, erosoa eta… (ez naiz aspertuko esaten), ingurumena gehien errespetatzen duena izango baita. Gainera, euskal lurraldeen eta hiriburuen artean, eta Espainiako eta Europako gainerakoekin konexio azkar eta erosoa ahalbidetuko duen trena izango da".