Azken eguneratzea: 2013/05/24

VISESAK Gasteizen eta Iruña Okan babestutako etxebizitzen zuzeneko erosketa eskaintzen du

VISESAk, babestutako etxebizitzen sustapen-lanetan diharduen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko sozietate publikoak, 2012ko apirilaren 15eko sailburuaren aginduari jarraiki, zuzenean salduko ditu Gasteizko Salburua eta Zabalgana auzoetako eta Iruña Okako hainbat sutapenetan libre dituen babes ofizialeko etxebizitzak.

Sustapen horietan ez da egiten etxebizitzak esleitzeko zozketarik eta Visesako etxebizitza babestu bat nahi duten interesdun guztiek, Etxebiden izena emanda duten ala ez alde batera utzita, Bezeroaren Arretarako Bulegora jo dezakete (Gamarrako Atea 1A. zk., sarrera Zamaraga kaletik, Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 21 40 38). Babestutako etxebizitza bat eskuratzeko honako baldintza hauek bakarrik bete behar dira:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Jabetzako etxebizitzarik ez edukitzea.
  • Bizikidetza unitatearen diru-sarrera ponderatuak 9.000 euro eta 39.000 euro bitartekoak izatea.

Interesdunek haien etorkizuneko etxebizitzaren kokapena hauta dezakete eta haien premietara egokitzen dena erosi prezioari, azalerari, banaketari, altuerari, etab. dagokienez. Horrez gain, etxebizitza guztiek sukaldeko altzari altuak eta baxuak eta etxetresna elektrikoak dituzte.

Salburua auzoko sustapenetan 2 logelako etxebizitza babestuak daude, 97.323 eurotik aurrera, eta 3 logelakoak 123.854 eurotik aurrera. Horiek guztiek garajea eta trastelekua dute.

Zabalgana auzoan, berriz, 2 logelako etxebizitza babestuak 110.165 eurotik aurrera daude, 3 logelakoak 123.408 eurotik aurrera eta 4 logelakoak 165.966 eurotik aurrera; horien prezioak garajea eta trastelekua barne hartzen ditu.

Azkenik, Iruña Okan 2 logelako etxebizitza babestuak daude 107.192 eurotik hasita eta 3 logelakoak, aldiz, 120.247 eurotik aurrera, garajea eta trastelekua barne.

Prezio horiei guztiei % 10eko BEZa gehitu behar zaie.