www.euskadi.net/defentsoriawebguneak erakunde horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako defentsan egiten duten lana ezagutarazi nahi du, eta herritarrentzako arreta hobetu, herritarrekin zuzenagoa den komunikazio-ildo berri bat irekita.
www.euskadi.net/defentsoriawebgune berriak on-line formulario baten bidez Berdintasunerako Defentsa Erakundeari eskaerak egiteko aukera zabaltzen du, erakundearen beraren funtzionamenduarekin loturiko baliozko informazioa biltzen du, eta baita ere herritarrek zer kasutan jo dezaketen Berdintasunerako Defentsa Erakundera eta gehiago jakiteko atal bat, non diskriminazio-kasuak biltzen dituzten ohiko galderak, kontzeptuak, legeria eta jurisprudentzia barnean hartzen diren, baita herritarrek kasu horietan zer eskubide dauzkaten ere. Webguneak, era berean, emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin loturiko nobedadeak, berriak eta gertakariak biltzen ditu, eta beste Defentsa Erakundeetarako eta intereseko argitalpenetarako estekak ere bai.
Nobedade gisa, nabarmentzekoa da Defentsa Erakundeak herritarrekin zabaldu duen komunikazio-ildo berria. Herritarren eskaerak laster egin ahalko dira on-line formulario bat erabilita, orain bertan ere kontsulta, kexa edo salaketa bat egiteko deskarga daitekeenaren bidez, alegia, edo 945 01 65 50 telefono-zenbakiaren bitartez, edo defentsoria@ej-gv.eshelbide elektronikoaren bidez, edo Berdintasunerako Defentsa Erakundeak Gasteizko Gaztelako Atea kaleko 25. zenbakian duen egoitzara bertaratuta.
Horretaz gain, webgune berriak Emakumeen eta Gizonen arteko Tratu Berdintasunaren Behatokia bilduko du, hots, aplikazio aitzindari eta berritzaile bat, lehen aldiz esparru pribatuan emakumeek eta gizonek bizi duten egoerari buruzko aldizkako informazioa bildu, aztertu eta zabalduko duena, sexu-arrazoiengatiko diskriminazio-egoerak zer esparrutan gertatzen diren identifikatuta eta argitara aterata. Behatokian islaturiko datuek, betiere genero-ikuspegitik bilduko direnek, gizartean dauden diskriminazio-egoerak argi erakusteaz gain, Euskadiren egoera estatuan eta Europan izandakoarekin alderatzea ahalbidetuko dute.
|