Gasteizek Eurocup txapelketaren Lauko Finala hartuko du
 
Hitzorduak saskibaloi zaleak bilduko ditu Gasteizen, apirilaren 17an eta 18an.

Buesa Arena pabiloia

Saskibaloiak betidanik izan du lotura hertsia Arabako hiriburuarekin. Orain gutxi, Buesa Arena pabiloiak estreinako aldiz Eurocup txapelketaren Lauko Finala hartuko duela ezagutarazi dute; hitzordua apirilaren 17an eta 18an izango da. Kontinente Zaharreko bigarren saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena dugu honako hau, eta irabazleak Euroligan parte hartzeko txartela lortuko du. Aurreko bi edizioak Turinen (Italia) egin ziren.

Larunbatean bi finalerdiak jokatuko dira, eta partida bakoitzeko irabazleek hurrengo eguneko finalean parte hartuko dute. Gaur egun, lau dira Eurocup txapelketako azken fasea jokatzeko lehian ari diren ACB Ligako taldeak: Bilbao Basket, Valentzia, Joventut eta Kanaria Handia.

Labur-labur esanda, emozioz betetako asteburua izango da. Milaka zaleez gainera, mundu osoko hedabideak bertaratuko dira Gasteizera kirol-ekitaldi entzutetsu horren berri emateko. Ezbairik gabe, Euskadi gure mugetatik at ezagutarazteko era bikaina da.


Azken eguneratzea: 2010/02/08