|
Arzak, Berasategui eta Subijana jatetxeek hiru izarrak mantendu dituzte.
|
| Etxebarri erretegia (iturria: www.asadoretxebarri.com) |
Gastronomia onaz gozatzea lan erraza dugu Euskadin; izan ere, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituzten izen handiko hainbat jatetxe aurki ditzakegu gurean. Horietako asko, gainera, nazioarteko gastronomia-gida ospetsuenetan agertzen dira. Axpen (Atxondo) dagoen Etxebarri erretegiak, esaterako, lehendabiziko Michelin izarra eskuratu du berriki. Egurrezko parrillan plater gozo-gozoak prestatzen dituen Victor Arginzoniz chefaren lana goraipatu dute era horretan. Lehengairik onenak eta zapore biziak eskutik doaz natura-ingurune ederrean dagoen Etxebarri erretegian.
Halaber, aipatzekoa da, Arzak (Donostia), Martin Berasategui (Lasarte-Oria) eta Akelarre (Donostia) jatetxeek aurretiaz zituzten hiru Michelin izarrak mantendu dituztela. Beste era batera esanda, goi mailako sukaldaritzaren "tenplu" izaten jarraituko dute.
Gipuzkoako hiriburuko Kursaal jatetxeak orain arte zeukan izar bakarra galdu du.
|