Azken eguneratzea: 2009/10/19
Gaztelugatxeko Doniene, Microsoften bilatzailearen irudi nagusi
Iñaki Lizarragak ateratako argazki bat Bing bilatzailearen hasiera orrian agertu zen urriaren 8an.
Gaztelugatxeko Doniene, Bing bilatzailearen irudi nagusi (argazkia: Iñaki Lizarraga)

Itsaslabar malkartsuek, padurek, hondartza lasaiek eta xarma handiko arrantza-portuek bat egiten dute Euskal Kostaldean. Gaztelugatxeko Doniene gure kostaldeko altxorretako bat dugu: urtero, milaka bisitarik geldialdia egiten dute bertan, eta parajearen edertasunarekin txundituta geratzen dira. Orain gutxi, Iñaki Lizarraga bizkaitarrak Donieneko ermitatik ateratako argazki bat Bing Microsoft etxeko bilatzailearen irudi nagusi izan da. Inguruko itsaslabarrak eta X. mendeko ermitaraino iristeko eskailerak ikus daitezke irudi horretan.

Hori horrela, mundu osoko milioika erabiltzailek Gaztelugatxeko Doniene, Euskadiko erakargarri turistiko nagusienetako bat, ezagutzeko abagunea izan dute.

Hogei udalerrik osatzen dute Busturialdea eskualdea, eta Gaztelugatxeko Doniene ez ezik, beste hainbat altxor gordetzen ditu, hala nola, Urdaibaiko Biosfera ErreserbaSantimamiñeko kobak, eta Laidako eta Lagako hondartzak.