New Yorkeko Juilliard School Musika Eskolak 9. Jazz mintegia eskainiko du Gasteizen
 
Jazzaren izar handiek euren esperientzia musika ikasleekin trukatuko dute.

Mintegiaren kartela

Aurten ere Jazz mintegia eskainiko dute New Yorkeko Juilliard School of Music Musika Eskolako irakasleek Gasteizko Jazzaldiaren egitarauaren barruan. Uztailaren 15etik 19ra bitartean egingo dute mintegi hori, Jesus Guridi Kontserbatorioan. Erdi Mailako musika ikasketak burutu dituzten edo egiten ari diren ikasleei eta musika eskoletan 3. mailan dauden ikasleei zuzenduta dago ikastaroa. Besteak beste, Terell Stafford (tronpeta), Ron Blake (saxoa), Rodney Jones (gitarra), Philip Kuehn (kontrabaxua), Carl Allen (bateria) eta Oscar Peterson (pianoa) izango dira Gasteizko hiriburuan. Parte-hartzaileen curriculumak aztertzeaz gainera, bi multzotan banatuko dituzte ikasleak: aktiboak (esperientzia gehien dutenak) eta entzuleak (beste guztiak).

Bestalde, hirugarren urtez "Jazza Ezagutzen" lelopean 12 urte baino gehiagoko gazteentzako ikastaroa prestatu dute. Kristopher Bowers, Aaron Kimmell eta Christopher Burbank arituko dira irakasle lanetan.

Mintegian parte hartu nahi duten lagunek Gasteizko Jazzaldiarekin harremanetan jarri behar dute (Floridako Ibilbidea 3, 2 D kalean edo webgune ofizialean). 190 euro ordaindu beharko dute ikasle aktiboek eta entzuleek, aldiz, 85 euro.


Azken eguneratzea: 2008/05/27