Urtea bukatu baino lehen Deba eta Zumaia lotzen dituen itsaslabarra biotopo babestu izendatuko dute
 
Biotopo izendapenarekin marearteko zabalgunea babestuko du Eusko Jaurlaritzak.

Marearteko zabalgune ikusgarria

Eusko Jaurlaritzak Deba eta Zumaia lotzen dituen 8 kilometroko itsaslabarra biotopo babestu izendatuko du urtea bukatu baino lehen. Horrekin batera, babes neurri ugari jarriko ditu martxan Jaurlaritzak. Maiatzean proiektuaren nondik norakoak jendaurrean ezagutaraziko dituzte eta alegazioak aurkezteko epea irekiko dute. Bi hilabete geroago biotopo izendapena onartuko dute, eta urte bukaeran itxiko dute guztiz prozesua.

Azken urteotan mundu osoko zientzialariak iritsi dira interes geologiko handiko gune horretara. Biotopo izendapenari esker, marearteko zabalgunearen aberastasuna eta paisaia eta ekologia balioak babestuko dituzte. Bertako oreka naturala mantentzearren lan egingo dute.

Gunetako bakoitzarentzat babes neurri desberdinak zehaztuko dituzte, eta murrizketetan eragin zuzena izango dute horiek. Itsaslabar eta marearteko zabalguneaz gainera, inguruko basoak, zelaiak eta landa inguruneak ere babestuko dituzte. Itsaslabarrak eta bi itsas gune "Itsas Babeseko Gune" izendatuko dituzte eta Itzurun, Lapari eta Santiago hondartzek "Erabilera Berezia" izendapena mantenduko dute. Hori gutxi balitz, naturguneak berreskuratzeko eta nekazaritza zein abeltzaintza sustatzeko eremuak ere finkatuko dituzte.


Azken eguneratzea: 2008/05/09