|
Martin Berasategik zazpigarrena lortu du eta Eneko Atxak, Bizkaian aurrenekoz, bigarrena
|
| Michelin izarrak banatzeko ekitaldia |
Sari gehiago euskal sukaldarientzat. Atzo Donostiako Maria Cristina Hotelean aurkeztu zuten Espainia eta Portugalgo 2011ko Michelin Gidak gorenera igo zuen Martin Berasategui sukaldari gipuzkoarra. Sevillako Santo Hotel EME Catedral hotelean duen jatetxeari izar bat eman zioten eta, horrenbestez, zazpi ditu orain. Berasateguiren Lasarteko jatetxeak hiru zituen dagoeneko, bi Bartzelonakoak eta bat Tenerifekoak.
Eneko Atxa izan zen gaueko beste protagonistetako bat, bigarren izarra jaso baitzuen hark Larrabetzun zuzentzen duen Azurmendi jatetxeak. Bizkaian bi Michelin izar dituen lehen sukaldaria da Atxa.
Baina gaua ez zen hor amaitu. Donostiako Mirador de Ulía jatetxea eta Gasteizko Ikea ere Michelin izardun jatetxeen taldean sartu ziren izar banarekin.
Azken horrekin, 16 dira orain Gipuzkoako jatetxeek dituzten Michelin izarrak: hiru Arzakek, Pedro Subijanaren Akelarrek eta Berasateguik; bi Andoni Luis Adurizen Mugaritzek; eta bana Zuberoak, Hondarribiako Alamedak, Kokotxak eta Arbeiltzen Miramonek.
Halaber, azpimarratzekoa da Donostia dela munduan biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria.
|