|
Frank Gehry arkitekto ezagunak diseinatutako hotel ikusgarria dago Eltziegon 2006ko urte amaieratik. Ardoaren Hiriko monumentu neuralgikoa da, Guggenheim museoaren koloretako erreplika. Inguru honi bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin jaio da hotel hau.
Errioxa Arabarrean kokatutako ardoaren konplexu honek kontinente honetako eta beste batzuetako aparteko turistak erakarriko dituela espero dute proiektuaren bultzatzaileek. Hiriaren barnean bertan, luxuzko hotel honetako bezeroei zuzendutako heliportu bat jartzea ere pentsatzen dute.
Errekurtso turistiko berri honi esker, baikortasun sentimendua zabaldu da bailarako biztanleen artean, ikusmin handia piztu baitu bai Euskadin bai kanpoan. Eraikinak ardoak pizten dituen sentsazio berak sortu nahi ditu bezeroen artean, berrikuntza eta tradizioa uztartuz. Marqués de Riscal upeltegian Ardoaren Hiriak 100.000 metro karratu baino gehiago ditu.
|