|
2007-2008 ikasturtean, Euskal Herriko Unibertsitatearen Graduondoko Berezko Tituluen XIV edizioaren Ogasun eta Finantza Publikoko Masterra eskainiko da Ekonomia Publikoaren Institutuak (UPV/EHU), IVAPek eta Euskadiko Zergen Koordinaziorako Organoak antolatua.
Urrian hasi eta ekainean amaituko diren ikastaro horietan, Ekonomia publikoaren eta Fiskalitatearen oinarrizko alderdiak aztertuko dira, eta Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egingo dira, arratsaldez, 16etatik 21etara.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
www.bl.ehu.es/master.htm
|