Azken eguneratzea: 2010/09/28

Itsaski-bilketa: Moluskuen ekoizpen eremuen sailkapena

AZTI-Tecnaliak arlo horretako legeriak ezarritako kalitate adierazpenerako parametroen laginketa eta jarraipena egiten dihardu 1990. urtez geroztik.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko molusku-ekoizpeneko eremuak izendatu eta sailkatzeko arduraduna. Horretarako, AZTI-Tecnaliak arlo horretako legeriak ezarritako kalitate adierazpenerako parametroen laginketa eta jarraipena egiten dihardu 1990. urtez geroztik.

Europako legeriak moluskuen ekoizpen-eremuetan bibalboak ateratzeko jarduera arautzen du eta jendeak kontsumitzeko animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak egin daitezela agintzen die agintari eskudunei. Horrela bada, molusku bibalbo biziak bildu daitezkeen ekoizpen-eremuak ondorengo kategoriatan sailkatu behar izango dira:

· A klaseko eremuak: Jendeak zuzenean kontsumitzeko molusku bibalbo biziak bildu daitezkeen eremuak.

· B klaseko eremuak: Molusku bibalbo biziak bildu daitezkeen eremuak baina kontsumitu aurretik araztegi batean tratatu edo eremu garbi batean utzi behar direnak, A klaseko eremuetarako eskatzen diren osasun arauak bete ditzaten.

· C klaseko eremuak: Molusku bibalbo biziak bildu daitezkeen eremuak baina kontsumitu aurretik, luzaroan eremu garbi batean utzi behar direnak, A klaseko eremuetarako eskatzen diren osasun arauak bete ditzaten. Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun ez dago moluskuak uzteko izendatutako eremu garbirik; ondorioz, C klaseko eremuak itxi egiten dira itsaskilaritzarako.

Kontroletan lortutako emaitzek moluskuentzako ezarritako osasun arauak ez direla betetzen, edo pertsonen osasunerako edozein arrisku egon daitekeela adierazten badute, agintaritza eskudunak itxi egin beharko du molusku bibalbo biziak biltzeko ekoizepen-eremua.

AZTIk egindako azterketen arabera, ondoko datuak ditugu:

1) Hondarribia (bidasoko estuarioa):

Gainditu egin dira Europako legeriak ezarritako mugak. Horren ondorioz, Itsaski bilketa debekatu da aldi baterako Hondarribiako estuarioan. Agintaritza eskudunak ekoizpen eremu hori berriro zabaldu ahalko du baldin eta ondoren egingo diren kontroletan Batasuneko legerian moluskuentzako ezarritako osasun arauak betetzen direla egiaztatzen bada.

2) Mundaka (Okako estuaria):

B gunearen sailkapena: Arketa azpigunea (bokaleko aldearen eskuineko ertza, Sandinderi uharteraino) eta Kanala azpigunea (Sandinderi uharteko eremua, Muruetako ontziolaraino). Bertan lortutako moluskuek arazketa-prozesu bat pasa beharko dute, bizirik merkaturatu baino lehen.

Estuarioko gainerako aldeetan debekatuta dago itsaski bilketa.

3) Plentzia (Butroeko estuarioa):

B aldea: bokalaren eta Arrainolaren arteko aldea, Plentziako portua izan ezik. Alde horretan ateratako moluskuek arazketa-prozesu bat pasa beharko dute bizirik merkaturatu baino lehen.

Estuarioko gainerako aldeetan debekatuta dago itsaski bilketa.

Debekua itsaskilarientzat eta olgetako arrantzaleentzat izango da eta ondorengo espeizei eragingo die: ostras, datilak, berberetxoak, txirlak eta muskuiluak

Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko kosta osoan dago debekatuta muskuiluak biltzea.