Azken eguneratzea: 2011/06/03
Mikel Urmeneta, Pedro Iturralde, Antonio Muñoz Molina eta Cuadernos de Jazz izan dira saridunak Madrilen egin den Euskadiko jazzaldien aurkezpenean
Gasteizko, Donostiako eta Getxoko jazzaldiek beren egitarauak azaldu dituzte Silken Puerta de América hotelean, ehun lagun ingururen aurrean.Ekitaldian Fernando Canales, Senén González eta Rubén Trincadoren sorkuntza gastronomikoekin gozatzeko aukera izan da.
Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari Isabel Muela andreak hiru jaialdiekin lotutako paketeen salmentaren martxa ona azpimarratu du.
Aurtengoan ere Euskadiko Jazzaldiek datorren uztailerako musikazaleentzako eskaintza anizkun eta kalitatezkoa aurkeztu dute. Baina aurreko ekitaldietan ez bezala, aurtengo ekitaldiak une berezi bat izan du jazzaren babes eta hedapenerako lanaren aintzatespeneko lau sari banatu direnean.
Kukuxumusuren sortzaile Mikel Urmeneta (joan zen urteko Gasteizko Jazzaldiko kartela egin zuena), azken hamarkadetako saxofoijole espainiar ospetsuena den Pedro Iturralde; Cuadernos de Jazz aldizkaria eta idazle eta RAEko akademiko Antonio Muñoz Molina izan dira saridunak.
Ekitaldiaren buru Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburu Isabel Muela izan da, bai eta Euskadiko hiru Jazzaldietako zuendariak ere, Iñaki Saitua (Getxo), Iñaki Añua (Gasteiz) eta Miguel Martín (Donostia).
Turismo zuzendariak hiru musika-hitzordu horiei lotutako pakete turistiko batzuen xehetasunak azaldu ditu. Aurten aurreko urteetako erritmoa baino bizkorrago doaz, izan ere, aste gutxi batzuk geratzen diren honetan, joan zen urtean amaieran izan zen eskaera baino handiagoa izan da aurtengoa. Aurkezpenera ehun lagun inguru agertu dira, baita hedabide ugari ere.
Ekitaldian euskal sukaldari Fernando Canales, Senén González eta Rubén Trincadoren sorkuntza gastronomikoekin gozatzeko aukera izan da.