Azken eguneratzea: 2012/07/23

Indiako siderurgiaren arloko enpresa garrantzitsuenak Euskadi bisitatu du lehenengoz eta 42 enpresaren zerbitzuekiko interesa erakutsi du

SAILeko arduradunen bisitaldi hau Lehendakariak joan den martxoan Indiarako enpresa misioan eginiko kontaktuen emaitza da.

SPRIk eta Siderex preklusterrak antolatu dituzte SAILen eta euskal enpresen arteko 25 batzarrak.

SAILEko arduradunek sektoreko 6 euskal enpresa bisitatu dituzte.

SAILeko (Steel Authority of India, Ltd.) arduradunek lehenengoz bisitatu dute Euskadi, lehen eskutik ezagutzeko zein gaitasun dituzten EAEko ondasun ekipoen ingeniaritza eta fabrikatzaileek siderurgiaren sektorean. Hainbat ahalegin egin dira Indiako siderurgiaren arloko enpresa garrantzitsuenaren zuzendaritza-karguak Euskadira ekartzeko, eta azkenean lortu da Lehendakariak kontaktu zenbait egin zituelako martxoan Indiara eginiko enpresa misioan.

SAIL 1,5 milioi langile dituen sozietate publikoen multzo bat da. Indiako altzairu produktore nagusia da eta munduko laugarrena Txinaren, Japoniaren eta AEBen atzetik.

Indiako enpresa horretako arduradunak EAEko 42 enpresaren aurrean aurkeztu dira eta bi egunetan zehar SPRIk eta Siderex preklusterrak antolatutako alde biko 25 bilera egin dituzte.

Indiako arduradunak Euskadira etorri badira izan da Lehendakariak kontaktuak egin zituelako martxoan Indiara eginiko misioan. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabé Unda izan zen misio hartako buru, zeinetan baita ere parte hartu baitzuten Siderexeko arduradunek. Undak SAILeko buruzagitza bisitatu zuen New Delhin, SAILeko presidente Chandra Shekhar Verma-ren gidaritzapean, zeinak konpromisoa hartu baitzuen batzorde bat bidaltzeko Euskadira euskal hornitzaileak ezagutu zitzaten.

SAILEko ordezkariek 25 bilera egin dituzte euskal enpresariekin, baina, horrez gain, hainbat enpresatako tailer eta instalazioak ere bisitatu dituzte: Talleres Jaso Industrial, Ingeteam Power Technology, Sarralle Equipos Siderúrgicos, Danobat, Fagor Arrasate eta Construcciones Mecánicas Vascas.

 Vitoria-Gasteizen, 2012ko uztailaren 23an