beren karrozerietan. Bereizgarri honen tamaina eta forma Eusko Jaurlaritzaren Korporazio Identitatearen Eskuliburuan araututakoarekin bat dator. Arautegi honek Autonomia administrazioaren menpeko erakundeek erabiltzen dituzten bereizgarri eta ikur guztien ezaugarri, forma eta neurriak arautzen ditu, baita horien erabileraren baldintzak ere.
Era mailakatuan jarriko dute bereizgarri berria polizia ibilgailuetan, horien azterketak eta mantentze lanak aprobetxatuz, eta, urtarrilaren 30 aldera Unitate guztietako patruila ibilgailu guztiek ikur berria izango dutela aurreikusten da.
Polizia ibilgailuen errotuluak legezko parametroetara lotzeko beharra zegoela eta jarriko da ikur homologatu berria. Aldaketa Segurtasun Sailburuordearen Agindu bati jarraiki egin dute. Agindu hori 2009ko azaroaren 17an Gobernu Kontseiluak erabakitako Hitzarmenak garatzen du.
Guztira, Herrizaingo Sailak 130 x 72,8 milimetroko tamaina duten binilo itsasgarrizko 2.000 ikurrina erosi ditu lan hau egiteko. Horien balioa 447,41 €koa da.
Uniformeetan ere bai
Aurki era mailakatuan ikurrina agenteen uniformeetan ere jartzen hasiko da Herrizaingo Saila. Prozesu horrek iraupen luzeagoa izango du, izan ere, Unitate guztietako ertzainek erabiltzen dituzten jantzi askotan jarri beharko da bereizgarri berria.