Azken eguneratzea: 2011/07/08
Euskadi, Barcelona Harley Days ekitaldira gonbidatutako erkidegoa
Harley-k gaurtik aurrera Europako motor-kontzentraziorik handiena ospatzen du Bartzelonan. Ekitaldiak hiru egun iraungo ditu, eta motor-fabrikatzaile amerikarrak gonbidatutako erkidegoa da Euskadi.
Kontzentrazioan milioi 1 bisitarik baino gehiagok hartzen dute parte, eta mundu osoko 18.000 motor bertaratzen dira, horietatik 10.000 inguruk bandera-desfile bat eginez hirian barrena.
Europako Harley motorren kontzentraziorik handienera gonbidatu dute Euskadi, Harley Days ospakizunera, Bartzelonan, uztailaren 8tik 10era bitartean. Konde Hiriak milioi 1 bisitari hartuko ditu motorzale, turista, zaletu eta ikusleak batuz, eta hiru egun legendario horietan parte hartuko dute motorrik onenen eta jardueren inguruan, marka amerikarrak antolatutako giro paregabearekin.
Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak gaurko prentsaurreko eta inaugurazioan parte hartuko du, antolatzaileekin eta Bartzelonako alkate Xavier Trias jaunarekin batera, eta Euskadi kontzentrazio honetara erkidego gonbidatu gisa bertaratu izana eskertuko du, batez ere Euskal Herriaren turismoaren eragile delako, urtean 250.000 kataluniar baino gehiagok bisitatzen baitute, eskualde hori lehentasunezko merkatuetako bat izanik.
Zuzendaria ekitaldi horretara bertaratzearen helburuetako bat datorren udan Euskadin marka amerikarraren kontzentrazio baten deialdia egitea lortzea da. Programan, Isabel Muelaren asmoa da Harley-k, erakarri dezakeen motorzale kopuru handiarekin, Euskadik eskaintzen duen turismo-eskaintza osoa goza dezala, adibidez ibilbide gastronomikoak, enologikoak eta hiru euskal probintzietan barnako touringa, 100 km eskas baitaude horien artean, eta ibilbide hori egiteko motorrean ordubete eskas nahikoa da.
Euskadik ‘Euskadi goza ezazu’ bere markaren presentzia grafiko handia izango du Katalunia Plazan. Eta ekitaldi aipagarrienean, hilaren 10eko bandera-desfilean, 10.000 motorzaletik gorako parte-hartzearekin, Harley karabanaren buru joango diren motorrek ‘Euskadi, goza ezazu’ markaren banderatxoak eramango dituzte.
Ekitaldiak programa zabala du: motor klasikoen erakusketa, demo ride-ak (zirkuitua konde-hirian barnako ibilbidearekin), Harley-Davidson motorren erakusketak, kontzertuak, baita errestaurazioa, haurrentzako gunea eta abar ere.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 8a