Azken eguneratzea: 2009/04/21
Jaurlaritzak Euskadiko sektore publikoko Erakunde, Sozietate eta Fundazioen barne Kontrolerako Eskuliburua eta horien Gobernu Arduratsurako Gida onartu ditu
Ogasun eta Herri Administrazio saila

Gobernu Kontseiluak Euskadiko sektore publikoko erakunde, sozietate eta fundazioen barne kontrolerako eskuliburua eta horien gobernu arduratsurako gida onartu ditu.

Halaber, horiek aplikatzeko obligazioa ezarri du, eta proiektuak egoki ezarri daitezen, beharrezkoak diren lanak egin ditzala eskatzen zaio Kontrol Ekonomikoko Bulegoari.

Plangintza eta ekonomia gaietarako ordezko Batzordeak 2009ko otsailaren 5ean egindako bileran, Euskadiko sektore publikoko erakundeen Arriskuak Kudeatzeko Marko Integratuaren proiektua onartu zuen, barne kontrola eta arrisku kudeaketa eraginkorra eta efizientea egiteko sistema bermatzera lagun zezan.

Euskadiko sektore publikoko erakundeak esparru oso ezberdinetan jarduten dira non erakundeen helburuengan erasanak eragin ditzaketen arrisku ugariak dauden. Mota ezberdinetako arriskuak dira, gobernuaren estrukturarenak, estrategia eta exekuzioarenak, eragiketenak, euskarrietan, edota erakundeak berak kontrolpean ez dituen kanpoko arriskuak izan daitezke.

Testuinguru honetan, ezinbestekotzat jo da arriskuak aldez aurretik kudeatzeko jarrera agertzea eta eman daitezkeen arazoei aurrea hartuz. Arriskuen kudeaketa efiziente baten bidez errazagoa baita erakundeen baliabideak zaintzea, bere ohorea mantentzea,  antolaketa hobetzea eta helburu estrategikoak egoki gainditzea.

Labur bilduz, honako eskuliburuak jasotzen duen edukiak lau alderdi aipatzen ditu:

o Sektore publikoko erakundeetan ezarri beharreko barne kontrolaren ereduaren deskribapen orokorra.

o Barne kontrolaren eginkizunaren antolaketa eredua.

o Arriskuen kudeaketarako elementuak, metodologia eta tresnak.

o Eginkizunaren ezartze eta garapenerako oinarrizko ekintza plana.

Eskuliburuaren izaera orokorra kontutan hartuz eta non ezarriko den ikusita, norberaren antolaketaren egoerara egokitzeko ardura erakunde bakoitzaren Zuzendaritzak hartuko du.

Sektore publikoko erakunde, sozietate eta fundazioen gobernu arduratsurako gida

Gobernu Kontseiluak, gainera, Euskadiko sektore publikoko erakunde, sozietate eta fundazioen gobernu arduratsurako gida onartu du. 

Gobernu Arduratsuari dagozkion konpromisoek antolakuntzaren kudeaketa egokiagoa eskatzen dute, horrekin balioa sortuz eta erakunde publikoaren irudia hobetuz.

Gida egin aurretik, Euskadiko sektore publikoko erakundeen egoera zehatzaren analisia landu da, Gobernu Korporatiboari eta erantzukizun sozial korporatiboari dagokienean. Gainera, lege araudia eta estatu eta nazioarte mailan Gobernu Arduratsuaren inguruko praktika eredugarrienak aztertu dira ere bai.

Halaber, kontutan hartuta honako gida erakunde oso ezberdinetan ezarriko dela, erakundeen banaketa egin da ondorengo bi irizpideak kontutan hartuz:

o Tamaina: erakunde bakoitzaren tamainaren arabera, mota bateko edo besteko neurriak ezartzea gomendatzen da.

o Lantzen duten sektore ekonomikoaren arabera, neurriak ere ezberdinak izan daitezke.

Honetaz gainera, gida ezartzeko bi maila aurreikusten dira. Horrela, Euskadiko sektore publikoko erakunde guztiek Gobernu Arduratsuaren oinarrizko irizpideak ezarrita izan beharko dituzte 2009ko abenduaren 31 baino lehen, eta gobernu arduratsuarekiko konpromisoa sakonagoa izan beharko dute 2010eko abenduaren 31 baino lehen.