Azken eguneratzea: 2006/10/19
Abigail Lazkoz, Juan Perez eta Txuspo Poyo irabazle Gure Artea sarien XIX. edizioan.
Hamasei artistaren beste horrenbeste artelanek osatzen dute ikusgai den GURE ARTEA 2006 talde erakusketa, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2007ko urtarrilaren 5ra arte.

Juan Pérez donostiarrak, Txuspo Poyo altsasuarrak, eta Abigail Lazkoz bilbotarrak irabazi dute 2006. urteko GURE ARTEA saria, Euskadiko arte plastikoetarako sari nazionala.  Erabakia gaur jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta sarietako epaimahaiak Gure Artea 2006 talde erakusketaren aurkezpenarekin batera. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai den talde erakusketa honetan Gure Artea sarietarako XIX ediziorako aukeratuak izan diren 16 artisten artelanak ikusgai dira eta erakusketa urriaren 19tik urtarrilaren 5era zabalik egongo da. 


Juan Perez Agirregoikoa. (Donostia, 1963)


Txuspo Poyo. (Altsasu, 1963)


Abigail Lazkoz. (Bilbo, 1972)


XIX. Gure Artea sarien irabazle izan diren hiru artista hauen lanekin osatuko da GURE ARTEA ibiltaria, erakusketa hau datorren urtean erakusgai izango da Arabako Artium-en eta  ondoren irabazleek atzerrian Gure Artea erakusketa ibiltaria gauzatuko dute. Bi erakusketa hauek, gaur iriki den GURE ARTEA kolektiboa zein datorren urteko bi ibiltariak, zabalpenerako katalogo eta txostenekin hornituko dira.

*alfabetikoki jarriak, abizenaren lehen letraren arabera.

Hiru irabazletako bakoitzak 16.666 euroko saria jasoko du. Diru eta errekonozimendu horrekin batera, GURE ARTEAk zabalpena areagotu nahi du eta horretarako da orain zabaltzen den GURE ARTEA 2006 talde erakusketa eta datorren urtean antolatuko den GURE ARTEA ibiltaria.
GURE ARTEA sariak Euskal Herrian Arte Plastikoen alorreko sari nagusiak dira. Eta artisten parte hartzea kontuan izanda arte plastikoak gurean duen osasuna neurtzeko tresna apartak dira. 1982an deitu zituelarik lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, sariek Arte Plastiko eta Bisualetako sormena bultzatu nahi dute eta horrekin batera artistak egindako lanen zabalpena eragin, Euskadin nahiz Euskaditik kanpo. Horrez gain, artisten lana eta bilakaera ezagutzera ematea dute xede. Bi hamarkadatik gorako ibilbidean, Gure Arteak, urterik urte, gure herriko artearen panorama zabaletik sortzailerik nabarmenenak biltzea lortu du eta sortzaile horiek beren obrarik adierazgarrienetako asko eta asko eman dituzte.
Sarien XIX. aldi honetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Ismael Manterola (Zumaia, 1966) EHU/UPVko Arte Ederren Fakultateko Artearen Historia irakaslea eta arte kritikoa  aukeratu dute epaimahaiaren  presidentea eta erakusketen komisarioa eta berarekin epamahaikide izan dira Rosa Olivares Exit arte aldizkariko zuzendaria, Rafael Doctor, Leongo MUSACeko zuzendaria eta Lars Bang Larsen arte kritiko independentea. 

Edizio honetan Euskadiko 80 artistek aurkeztu dituzte txostenak eta horien artean horretarako osatu den epaimahaiak 16 artisten lanak aukeratu ditu Gure Artea erakusketa osatzeko eta horien artean erabaki dira aurtengo sarietako irabazleak.

GURE ARTEAk egungo euskal arte plastikora hurbiltzeko parada eskaintzen du eta bide horretatik egungo artea eta artistak ezagutzeko eta espresiobide berriak ikusteko aukera ezin hobea da. Aukeratutako 16 artisten lanekin antolatu den GURE ARTEA 2006  talde erakusketa Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai da gaurtik (urriaren 18tik) 2007ko urtarrilaren 5arte.  Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak antolatu duen erakusketa honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa du.

Margolanak, eskulturak, argazkiak, instalazioak, bideoinstalazioak, sarean dauden artelanak… osatzen dute ibilbidea, zabala eskaintzetan eta aberatsa ikuspegi plastikotik. Gure Artea 2006 talde erakusketak egungo artearen hetereogeneitatea eta dauden tendentziak ageriak uzten ditu. Artistek bere lanak gauzatzeko espresio eta euskarri desberdinak erabiltzen dituzte. Egungo artea teknika eta aukera berriei irekia da, bertan euskarri elektroniko berrienak ohikoak diren euskarri artistikoekin bat egiten dute. Arteak luberriak lantzen ditu, bereak egiten ditu medio berriak eta hauek ohikoekin nahasten dira, arteak euskarrien mugak gainditu baititu.

Gure Artea XIX. edizio honetan 2004tik 2006ra bitartean egindako lanak ikusteko aukera dugu, beste erakusketa batzuetan aurkeztutakoak batzuek eta oraindik ikusi gabeak besteak. Aitor Ortizen Muros de luz serieko hiru argazki, Begoña Zuberoren Warszawa serieko lau, Abigail Lazkozen hiru marrazki, Iratxe Jaio eta Klaas Van Gorkumen Of marriages and mortgages instalazio berria, Charo Garaigortaren Aeropuertos serieko marrazkiak eta bideoak (azken bertsioa berria izango da), Txuspo Poyoren Ambientes Hostiles 3Dko bideo berria eta bederatzi marrazki, Itziar Barrioren bi animazio, Juan Perez Agirregoikoaren pankarta eta marrazkiak, Iñaki Grazenearen koadro ezberdinez osatutako bi lan, bat berria, Miren Arenzanaren bideoa, Asier Mendizabalen Überbau instalazioaren azken bertsioa, Mikel Louvelliren bi bideo, Maider Lopezen Columnas izeneko instalazioa, Aitor Lajarinen instalazioa, Ismael Iglesiasen pintura eta Jeletonen marrazkiak.

GURE ARTEA 2006 talde erakusketak guzti horren talaia da, euskarri desberdinetan erakitako arte lanak eta sortzaileen kontzeptu eta idea berriak ikusgai dira. Ez da bide bakarreko erakusketa, askotarikoa baizik. Artelanaren bitartez, artista bakoitzak bere ikuspuntua eskaintzen digu eta aniztasun horretan eraiki da GURE ARTEA erakusketa.


Hauek dira GURE ARTEA 2006 talde erakusketako artistak alfabetikoki ordenatuak:

- Miren Arenzana (Bilbo, 1965)
- Itziar Barrio (Bilbo, 1976)
- Txaro Garaigorta (Bilbo, 1964)
- Iñaki Gracenea (Hondarribia, 1972)
- Ismael Iglesias (Durango, 1974)
- Iratxe Jaio (Markina, 1976) Klaas van Gorkum (Delft, Herbeherak, 1975)
- Jeleton: Gelen Alcantara (Murcia, 1975) Jesús Arpal (Bilbo, 1972)
- Aitor Lajarin (Gasteiz, 1977)
- Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972)
- Maider Lopez (Donostia, 1975)
- Mikel Louvelli (Hondarribia, 1972)
- Asier Mendizábal (Ordizia, 1973)
- Aitor Ortiz (Bilbo, 1971)
- Juan Perez (Donostia, 1963)
- Txuspo Poyo (Altsasu, 1963)
- Begoña Zubero (Bilbo, 1962)

Gure Artea sariak


GURE ARTEA sariak Euskal Herrian Arte Plastikoen alorreko sari nagusiak dira. Eta artisten parte hartzea kontuan izanda arte plastikoak gurean duen osasuna neurtzeko tresna apartak dira. 1982an deitu zituelarik lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, sariek Arte Plastiko eta Bisualetako sormena bultzatu nahi dute eta horrekin batera artistak egindako lanen zabalpena eragin, Euskadin nahiz Euskaditik kanpo. Horrez gain, artisten lana eta bilakaera ezagutzera ematea dute xede. Bi hamarkadatik gorako ibilbidean, Gure Arteak, urterik urte, gure herriko artearen panorama zabaletik sortzailerik nabarmenenak biltzea lortu du eta sortzaile horiek beren obrarik adierazgarrienetako asko eta asko eman dituzte.
GURE ARTEA sariek, egungo artearen bilakaeraren ildotik, etengabeko eguneratzea izan dute. 1982tik 1996ra Sariek urtean behin ematen baziren ere, 1996tik aurrera erabaki zen bi urtean behin ematea eta indarra zabalpenean jartzea, horretarako urte bakoitietan saridunekin erakusketa ibiltaria antolatuz. Horrekin batera, 1996an molde itxiak (margoa, eskultura, grabatua eta argazkia) hautsi egin ziren, bereizketak baztertuz eta molde guztiei aukerak emanez. Artistaren ibilbidea eta lan desberdinak baloratzen dira eta hautaketa horren gainean oinarrituz hiru sari -maila eta dirutza berekoak- eman ohi dira. Zabalpena erakusketa kolektiboaren bitartez (urte bikoitietan egin ohi dena berau) eta hiru sarituen lanekin erakusketa ibiltariaren bitartez gauzatzen da (bigarren hau urte bakoitietan antolatzen da). Hala, aurtengo Gure Artea sariak XIX. ediziora iritsi direlarik, aukeratutako artisten artean erakusketa bakarra antolatuko da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean; eta 2007an hiru saridunen erakusketa antolatuko da Gasteizko Artium Museoan. Gainera, 2008rako irabazleek atzerrian erakusketa egiteko aukera izango dute.


Gure Artea Sariak- Aurreko edizioak

Gure Artea 2004 
Lehiaketarako aukeratutako lanekin osatutako Gure Artea erakusketa kolektiboa: Montehermoso Kulturunea. Vitoria-Gasteiz (2004ko abendua-2005eko otsaila)

Saridunak:
Ibon Aranberri Landa
Iñaki Garmendia Bartolomé
Azucena Vieites García
   
Gure Artea saridunen lanekin osatutako erakusketa:  Artium (2005eko urria- 2006ko urtarrila).
Iñaki Garmendiaren erakusketa: Frankfurter Kunstverein, Frankfurt (2006ko ekaina-uztaila)
Azuzena Vieitesen erakusketa: Kunsthaus Wiesbadenen (2006ko ekaina-uztaila)

Gure Artea 2002 Lehiaketarako aukeratutako lanekin osatutako Gure Artea erakusketa kolektiboa: Errekalde aretoa Bilbo.(2002ko azaroa-abendua)

Saridunak:
José Ramón Amondarain Ubarretxena 
Jon Mikel Euba Aurre
Pedro Salazar Lacruz
   
Gure Artea saridunen lanekin osatutako erakusketa  ibiltaria:
  Artiumen (2003ko abendua-2004ko urtarrila)
  Berlingo Künstlerhaus Bethanien (2004ko otsaila-martxoa)

Gure Artea 2000 Lehiaketarako aukeratutako lanekin osatutako Gure Artea erakusketa kolektiboa: Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia-San Sebastian (2000ko urria-azaroa)
   
 Saridunak
Javier Alkain
Manu Muniategiandikoetxea
Itziar Okariz

Gure Artea saridunen lanekin osatutako erakusketa  ibiltaria:
Centre d'Art San Mónica. Barzelona (2001eko azaroa-2002ko urtarrila)
Centro de exposiciones del Auditorio de Galicia. Santiago de Compostela (2002ko urtarrila-martxoa)

Gure Artea 1998 Lehiaketarako aukeratutako lanekin osatutako Gure Artea erakusketa kolektiboa: Amarica Aretoa. Vitoria-Gasteiz

Saridunak
Eduardo López
Javier Pérez
Juan Carlos Román

Gure Artea saridunen lanekin osatutako erakusketa  ibiltaria:
Madrilgo Erkidegoarej  Espaina plazako Aretoa (1999ko urria-azaroa)
 Institut de Cultura: La Capella. Barzelona (1999ko azaroa- 2000ko urtarrila)

Gure Artea 1996 Lehiaketarako aukeratutako lanekin osatutako Gure Artea erakusketa kolektiboa: Errekalde Aretoa. Bilbo   

Saridunak
Ana Laura Aláez
Alberto Peral
Francisco Ruiz

Gure Artea saridunen lanekin osatutako erakusketa  ibiltaria:
 Madrilgo Erkidegoa. Espaina plazako Aretoa (1997ko abendua- 1998ko urtarrila)
Centre d'Art San Mónica Barzelona (1998ko urtarrila-otsaila).

Gure Artea 2006 artista hautatuen curriculum vitae-a (pdf, 176kb)