Azken eguneratzea: 2010/09/24

Eusko Jaurlaritzak euskal produktuak sustatuko ditu Fruit Attraction 2010 azokan

Fruitu eta barazkien azoka Madrilen garatuko da urriaren 20tik 22ra, eta han izango da Eusko Jaurlaritza, parte hartzen duten 5 euskal enpresen produktuak bultzatzeko.

Fruit Attraction gonbidapena

Fruit Attraction gonbidapena

Fruit Attraction 2010 fruitu eta barazkien azoka Madrilen garatuko da urriaren 20tik 22ra, eta han izango da Eusko Jaurlaritza, parte hartzen duten 5 euskal enpresen produktuak bultzatzeko. Euskal pabiloia 10. Pabilioian kokatuko da stand 10E10D.

Fruit Attraction 2010, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak euskal elikagai industriaren produktuak nazio mailan eta nazioarteko merkatuetan sustatzeko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da.

Ver invitación a Fruit Attraction 2010

Tentagarriak, Euskadi

Sukaldaritza Euskal Herriko zeinadurarik garrantzitsuena da, mundu osoari adierazteko era unibertsala baita. Izan ere munduan den kalitate altuko jatetxe kontzentrazio handiena du metro karratuko, era beren gastronomi elkarteak ere nabari dira, 1000tik gora, bertan sukaldaritza arte bihurtzen delarik.

Garaipena eta elikagai industriaren ospea, berrikuntza, teknologi hobekuntza, eta kalitatedun lehengaien konbinazioan datza.

Baserriko isilekoak

Euskal Herriko orografi dibertsitateak eragin handia izan du kalitate handiko barazkien lorpenean. Euskal Herriko barazki eta fruitu hauen kalitate ezin hobea mantentzeko helburuarekin sortu san Eusko Label marka, kalitatea eta elaborazio ardura bermatzen duen zeina.

Euskal Herriko barazkintzak bultzada handiak jaso ditu azken urteotan. Honen adibide dira babez produkziorako teknologi berriak (klimatizatutako berotegiak, hidroponia …) eta produktu tradizionalen kalitatea hobekuntza (Gernikako Piperra, Ibarrako Piparra, Euskal tomatea eta letxuga, Arabako Patata edota Tolosako Babarrunak).

Aldi berean, produktu ekologikoen eskaera geroz eta handiagoak, nekazaritza ekologikoaren hazkuntza nabaria eragin du.

Euskal gastronomia ezagutzen duenak ez du dudarik izango euskal produktuen kalitatea gero eta hobea izaten jarraituko duela. Gastronomia euskal kulturaren parte garrantzitsua da, honen adierazpenik argiena euskal produktuak aurkezten duten kalitatean nabaritzen da, kalitate ezin hobe honen gakoa produktoreen tradizio, jakintza eta berrikuntza konbinatzearen ondorioa delarik.

Fruit Attraction-en parte hartzea

Eusko Jaurlaritza, lehen aldiz izango da Fruit Attraction 2010 azokan, parte hartuko duten euskal 5 enpresa produktoreen alde; euskal stand-a 10.garren pabiloian kokatuko da, 10E10D hain zuzen ere.

Promozio aktiboa egingo da, gure presentzia bultzatuz. Horretarako, zenbait promozio aktibitate garatuko dira sukaldaritza arloan, sukaldari adituen kolaboraziarekin batera. Konkretuki hurrengo aktibitateak garatuko dira:

- Foro de Innovación: “Eusko Label” produktuen aurkezpena. “Eusko Label” kalitatea zeinaren presentazio labur batekin hasiko da eta jarrain azokan presente dauden enpresa bakoitzak bere produktuak aurkeztuko ditu.

Eguna: Urriak 21
Ordua: 11:30 Foro de Innovación (10. Pabilioia)

- Eusko Label produktuen koktela:

Eguna: Urriak 21
Ordua: 12:30 Eusko Jaurlaritzako stand-ean (10e10d)

-Fruit Fussion: Senen González sukaldari ospetsuak, zuzenean eta aurkezten diran euskal produktuekin, pintxoak prestatuko ditu.

Eguna: Urriak 21
Ordua: 13:30, Fruit Fussion Kongresuan

Honekin batera, urriak 20 eta 22an, aurkeztutako produktuak dastatzera emango dira hurbiltzen diren bisitarientzat. Ordua: 12:00 // 17:30

 

Eusko Jaurlaritzarekin parte hartuko duten enpresak:

Barrenetxe S. Coop/ Agiña Piparrak: Gernikako piperra, Tomatea, piper frigituak eta izoztuak, Ibarrako piperrak (Eusko Label-dun prosuktuak)

Garaia Sdad. Coop: Letxuga, Piperra, Tomatea, Kiwia, landareak (Eusko Label-dun produktuak)

Garlan S. Coop: Babarrunak, Patata (Eusko Label-dun produktuak)

Natuber: Patata:patata ensaladilla, patata tortilla, patata frita, patata osoa, gisatzeko patata, patata brava, patata panadera.

Udapa S.Coop: Patata (Eusko Label-dun produktuak)