Azken eguneratzea: 2010/07/30
Fernando Buesa Arena handitzeko hitzarmena onartu da
Fernando Buesa Arena erabilera askotarako esparrua handitzea eta, horrela, 15.000 ikuslerentzako tokia egokitzea da asmoa
Jaurlaritzaren Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizeko Udalaren arteko lankidetza zehazten duen hitzarmena onartu du. Hitzarmenaren helburua da, Fernando Buesa Arena handitzeko eta esparrua ekipatzeko proiektua dela eta, lan hori elkarrekin finantzatzea eta bakoitzak bere eskumenen barruan zenbait ekintza egitea, Arabako Foru Aldundiak egin eta onartutako proiektuarekin bat etorriz. Eusko Jaurlaritzak proiektuaren kostuaren %50 jarriko du (handitzeko lanak, esparruaren ekipamendua eta finantziaziorako beharrezkoak diren kreditu-eragiketen gastuak); 16.700.000 euro gehienez ere.
Fernando Buesa Arena erabilera askotarako esparrua handitzea eta, horrela, 15.000 ikuslerentzako tokia egokitzea, oso garrantzitsua da, eta betekizun eta ezaugarri guztiak betetzen ditu bai kirola eta kultura bultzatzeko helburua lortzeko baita Araba eta Euskadi osoaren sustapen ekonomikorako eta gizarte ongizatea hobetzeko.
Gainera, azpiegitura honen kudeaketa eta erabilera Vitoria-Gasteiz eta Arabako Lurralde Historikoa biltzen dituen ardatzetariko bat da, eta, beraz, proiektu estrategikoa da Euskadirako.