|
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua, Gonzalo Sáenz de Samaniego, Fischer-Boel Nekazaritzarako Europako Komisariarekin mintzatu da, Euskadik "NPBaren mediku-azterketaren" duen jarrera azaltzeko.
Sáenz de Samaniegok adierazi du tamalgarria dela espainiar Estatutan, oraindik, hain gai garrantzitsuaren aurrean inolako hausnarketarik egin ez izana, eta nekazaritzako eskumenak Autonomia Erkidegoen esku egon arrean, arazoaren aurrean jarrera bat finkatzeko MAPAk ez duela, artean, koordinazio-mailan ezertxo ere egin. Horregatik, hainbat dira Europako Batzordeari beren iritziak zuzenean azaltzea erabaki duten erkidegoak.
Mundu-mailan nekazaritzan eman diren aldaketek, Europako nekazaritzaren estrategiaren garrantziari arreta handiagoa eskaintzea galdatzen dute. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailarentzat ezinbestekoa da Frantziak planteatu duen hausnarketari ekitea, eta bereziki, 2014rako bidera daitekeen NPBari buruzkoa.
Gehiago irakurri nahi baldin baduzu, dokumentu hau ikusi: Gakoak (pdf 43 Kb).
|