Azken eguneratzea: 2009/02/11
Zuhaitz eguna eta ihauteri maskarak asteburu honetan Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa-Madariaga Dorretxean
Larunbatean 2.000 zuhaitz autoktono landatuko dira, adptatu daitezkeenak. Iganderako ihauteri maskarak egiteko tailerra antolatu da.

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa-Madariaga Dorretxeak Zuhaitz Eguna ospatuko du datorren larunbatean 2.000 zuhaitz eta zuhaixka landatuz  bere eremuan. Ekimen honen bitartez Euskadiko zuhaitz espezie adierazgarrienen erakusketa iraunkor  bat eskainiko zaio jendeari. Parte-hartzaileek zuhaitz edo zuhaixka bat adoptatzeko eta bere eboluzioa aztertzeko aukera izango dute. Gainera, iganderako ihauteri maskarak egiteko tailerra antolatu da. Jarduera honek ihauterietako partaidetza bultzatu nahi du, animalia espezieen kontserbazioari garrantzia emanez beti.

2.000 zuhaitz eta zuhaixken landaketa

Larunbateko ekitaldia goizeko 10.00etan hasiko da eta partaideek zuhaitz eta zuhaixka autoktonoen espezie ezberdin asko landatu eta adoptatu ahal izango dituzte: haritzak, hurritzak, astigarrak, gorostiak, gereziondoak, sagarrondoak, erramuak, elorri beltzak, gurbitzak… Ondoren, bisita gidatu bat izango dute  zentroko erakusketetatik.

Ihauteri maskaren tailerra

Igande goizean ihauteri maskaren tailerra burutuko da, non partaide bakoitzak gustokoen duen gaiarekin bere maskara egin ahal izango du: basurdea, arranoa, pinguinoa, sagua… Jarduera goizeko 10.00etan hasiko da eta 4 ordu inguruko iraupena izango du, Madariaga Dorretxeko erakusketa iraunkorrera bisita gidatua barne.

Izena emateko 946 870 402 telefonora deitu behar da. Ekintza biak doan dira.

www.torremadariaga.org