Fecha de publicación: 11/04/2007
Ertzaintzaren 21. promoziorako deialdia
120 lanpostuetatik 60 emakumezkoentzat izango dira
Herrizaingo Sailaren Prentsa Zerbitzua

Ertzaintzaren 21. promoziorako deialdiko kartelaErtzaintzaren promozio berri batean (21) parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea hasi da. Promozio berri honen eskaintza 120 lanpostuetakoa da, eta horietako erdia (60) emakumezkoentzat izango dira, eta besteak kalifikazioen arabera banatuko dituzte. Gainera, berdinketa egotekotan emakumeek irabaziko dute.

Honekin, Herrizaingo Sailak gaurko egoera orekatu nahi du, gizonezko gehiago daudelako (%9,89 emakumezko eta %90,11 gizonezko), nahiz eta Ertzaintzan emakumeen kopurua handia izan Estatuko poliziekin konparatuz.

Izena emateko epea apirilak 11an hasiko da eta maiatzaren 5ean bukatuko da. Inprimakiak Ertzaintzako komisarietan, Eusko Jaurlaritzako eta HAEE-ko egoitzetan eta Arkauteko Poliziaren Ikastegian eskuratu daitezke. 21. promozioko kideei 18 eta 32 urte bitartekoak izatea eta gutxienez eskola-graduatua izatea eskatuko zaie. Horrez gain, ezinbestekoa izango da Ertzaintzako Lehenengo Hizkuntza eskakizuna izatea.

Inskripzio fasea bukatzean, zerrenda bat publikatuko dute eta selekzio prozesua hasiko da. Honek hainbat proba kanporatzaile izango ditu. Lehenengoa, aurkeztuko diren jakintza eta nortasuna ezagutzeko izango da eta bigarrena egoera fisikoa neurtzeko. Ondoren, selekzioaren azken fasera heltzen gara, proba psikotekniko multzo batez osatuta. Azkenik, euskararen ezagutza egiaztatuko da.

Informazio-guneak

Eskatutako baldintzen inguruan zalantzarik argitzeko begiratu ahal dugu, apirilaren 10eko EHAO-an, Herrizaingo Saileko(www.interior.ejgv.euskadi.net), Ertzaintzako (www.ertzaintza.net) eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren (www.ehpi-appv.net) web orrietan, edota 900 840 088 telefonora deitu ahal dugu.