Azken eguneratzea: 2009/11/25
Idoia Mendia andreak Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkartearen (ESLE) arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu du.
Administrazioaren irtenbide estandarizatuen barruan software jabeduna nagusi dela ikusi da.
   

Idoia Mendia eta Daniel Armendariz. I.C.

Eusko Jaurlaritzaren eta ESLEren arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Daniel Armendariz Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteko (ESLE) lehendakariak. Akordioak konpromiso bikoitza gauzatzen du: alde batetik, Jaurlaritzan software librea indartu eta sustatzera agintzen zuen Eusko Legebiltzarrak aurreko legegintzaldian onartutako legekoa ez den proposamena betetzea; bestetik, Mendiak, sailburu gisa Legebiltzarrean izan zuen lehenengo agerraldian, hartu zuen konpromisoa, hau da, kudeaketa publiko biziagoa eta eraginkorragoari ekitea, herritarrei kalitatezko zerbitzua emateko, zeinak Eusko Jaurlaritza jarriko duen herritarrek IKTen erabileran gardentasun, parte-hartze, kudeaketa eta erabileraren eredu bezala.

Idoia Mendiak bere agerraldi publikoan esan duenez, Jaurlaritzak indarrean dituen irtenbide teknologikoak eta aplikazio informatikoak aztertu ondoren, ikusi dugu irtenbide lizentziaduna edo software jabeduna nagusi dela eta irtenbide estandarizatuetan gutxi direla, berriz, software libreko garapen edo aplikazioak. Sinatutako hitzarmena egoera hori aldatzeko lehenengo urratsa da, ESLEren lankidetza izango baitugu euskal Administrazioan software librea hedatzen lagunduko duten lanen plangintza, antolamendu eta gauzatze lanetan.

Eusko Jaurlaritzaren eta ESLE ren arteko lankidetza-hitzarmena.