|
Patataren inguruko Ikerketa eta Garapenerako III. Kongresu iberoamerikarra
Patataren inguruko Ikerketa eta Garapenerako III. Kongresu iberoamerikarra Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian egingo da urriaren 5a eta 10a bitartean. Topaketa hori Iberoamerika mailan egiten den garrantzitsuena da eta bertan estatu eta iberoamerika mailako zientzilariak, teknikariak, ekoizleak eta enpresariak gai honen inguruan eztabaidatzeko elkartzen dira.
Kongresuko txostengileak Unibertsitatetatik eta I+G zentroetatik etorriko dira, sektoreko enpresetatik, enpresa prozesatzaileetatik, hobekuntza genetikatik eta patataren komertzializaziotik, kontsumorako, landaketarako edota almidoierako. Enpresa eta erakundeen artean Argentinako McCain edota Fundación PapaLatina daude, eta beraiekin batera herrialde iberoamerikarreko sektoreko beste enpresa batzuk.
Topaketa horretan, estatu osoko ikerlariak eta komertzializatzaileak Red Latinoamericana de Innovación en Mejoramiento y Diseminación de Papa (LatinPapa)ko kideekin, Asociación Latinoamericana de Papa (ALAP)eko kideekin edota Centro Internacional de la Papa de Perú (CIP)eko kideekin harremanetan jarriko dira, beste batzuren artean.
Kongresuari eta programatutako gainontzeko ekitaldiei esker, ekoizle, enpresa, kooperatiba edota Neiker-Tecnaliako I+G zentrora egingo diren ibilaldiak adibidez, euskal ekoizleei eta estatuko ekoizleei mundu mailan landaketa honekin harremana duten hainbat pertsonekin harremanean jartzeko aukera emango die.
Baina, Patataren asteko antolatzaileek, hiritarren parte hartzea sustatzeko asmoa ere badute. Horrela, Kongresua ospatzen den bitartean, Vitoria-Gasteizko kaleetan eta Araba osoko kaleetan aisialdiarekin lotutako ekitaldiak egingo dira. Patata protagonista duen argazki lehiaketa bat, patatarekin egindako janari ezberdinen dastaketa, erakusketak eta beste hainbat ekitaldi. Ekitaldi hauek guztiak Arabako Lurralde Historikoa Patataren nazioarteko hiriburu bihurtuko dute egun batzuetan zehar.
|