Azken eguneratzea: 2012/05/10
Kalitatea eta tradizioa bildu ditu hitzordu gastronomikoak, Idiazabal Sor-Markako artzain gaztaren bitartez
Produktu horretan interesatuta dagoen jendea Poncelet Cheese Bar jatetxean izan da gaur, Idiazabal sor-markako hainbat artzain gazta ezagutzeko.
Euskal Herriko Nekazaritza eta Elikadura Produktuen Astea dela-eta, artzain gazta dastatzea antolatu du gaur Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Madrilen, herritarrek Idiazabal sor-markako produktu hori dastatu eta ezagutu dezaten.
Euskal Herriko Nekazaritza eta Elikadura Produktuen Madrilgo Astearen hirugarren jardunaldiak artzain gaztak omendu ditu, Artzai Gaztak gidatutako dastatze baten bitartez. Jende guztiarentzat izan da Idiazabal sor-markako artzain gaztaren inguruko jarduera. Produktu horren kultura dastatzeko eta ezagutzeko aukera izan dute bertaratu direnek.
Irudiak sakatu argazkiak jatorrizko tamainan ikusteko.
Euskal Herriko Nekazaritza eta Elikadura Produktuen Madrilgo Astea
Euskal Herriko produktuen kalitatea izango da berriz ere protagonista maiatzaren 7tik 13ra Madrilen izango den Euskal Herriko Nekazaritza eta Elikadura Produktuen Astean. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak antolatu eta sustatutako ekimen gastronomiko hau Madrilgo hainbat jatetxe eta gourmet dendatara iritsiko da, Euskal Elikadura Industriaren produktua sustatzeko
Aste horretan, jarduera ugari edukiko dituzte gastronomia arloko zaletu eta profesionalek, dastatze eta jardunaldi gastronomikoak, besteren artean; Madrilgo Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritza eskola ospetsuenek hartuko dute parte jarduera horietan.



