Irunen eta Getxon egingo da, urriaren bigarren hamabostaldian, Bulego Judizial Berriaren funtzionamenduaren esperientzia pilotu bat.
Ekimena justizia sistema profesionala, arina, argia eta herritarrentzat eskuragarriagoa lortzea du helburu.
Irunen eta Getxon egingo da, urriaren bigarren hamabostaldian, Bulego Judizial Berriaren funtzionamenduaren esperientzia pilotu bat.Ekimena, Espainian aitzindaria dena, Justizia Ministerioak Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren lankidetzarekin martxan jarri duen Justizia Eraberritzeko Planaren barruan dago eta justizia sistema profesionala, arina, argia eta herritarrentzat eskuragarriagoa lortzea du helburu.
Planaren barruan arau-berrikuntzak, antolamendu-aldaketak eta hobekuntza teknologikoak daude, datozen hiru urteetan zehar garatuko direnak, hain zuzen.Denbora tarte hori igaro ondoren, Euskadik laguntza zuzeneko unitate judizial berriak izango ditu (ezartzen doazen bitartean neurtuko da horien kopurua) eta idazkari judizialen goi-mailako Kidegorako 21 plaza berrientzako deialdia egina izango da.
Bulego Judizial Berriaren hedapenarekin, justiziaren antolaketak arrazionaltasunean eta eraginkortasunean irabaziko du, izan ere, judizio-areto guztiek ikus-entzunezko grabaketarako sistemak eta bideokonferentzia-sistemak edukiko dituzte.Horrez gain, epaitegiek informatika sistema aurreratuak edukiko dituzte, epaiketa-espediente digitala normalizatzeko eta komunikazio eta jakinarazpen judizialak posta segurtatuaren bidez elektronikoki egiteko bide emango dutenak.
Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordeak, José Manuel Fínez jaunak, eta Eraberritzeko eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako idazkari nagusia den Iñaki Sánchez Guiu jaunak bilera izan dute gaur, Euskadin Planak izango dituen egutegia eta jarduera‑lerroak finkatzeko.
Bi alderdiek oso positibotzat jo duten bilerak bi administrazioen arteko ahaleginak bateratzea ahalbideratuko du, bai teknologia berrien eremuan bai Bulego Judizial Berria martxan jartzeko beharrezkoak diren koordinazioan eta lankidetzan.
BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALA EZARTZEKO EGUTEGIA
Justizia Sailburuordetzak aurreikusita duen bulego judizialak eta fiskalak eta, ondorioz, Euskadiko Justizia Administrazioan Bulego Judizialen eta Fiskalen Antolamendu Plana ezartzeko egutegia ondorengo hau da:
A. Fase Pilotua (2009-2010)
A.1.-2009ko urria – 2010eko abendua:prozesu zerbitzu erkide orokorrak Irunen eta Getxon, 2 idazkari judizial berriak lanean hasita, barruti judizial bakoitzeko bat.
A.2.2010eko urtarril – apirila:betearazpenerako prozesu zerbitzu erkideak Irunen eta Getxon, idazkari judizial berri 1 Getxoko barruti judizialean lanean hasita.
B. Erabateko ezarpena (2010-2012)
B.1.2010eko apiril – iraila:Amurrio, Azpeitia, Eibar eta Irun eta Getxoko ezarpena formalizatzea.
B.2.2010eko irail – abendua:Tolosa eta Bergara, 2 idazkari judizial berriak lanean hasita.
B.3.2011ko urtarril – ekaina:Gernika, Durango eta Balmaseda, 2 idazkari judizial berriak lanean hasita.
B.4.2011ko uztail – abendua:Vitoria-Gasteiz, 5 idazkari judizial berriak lanean hasita.
B.5.2012ko urtarril – ekaina:Donostia, 4 idazkari judizial berriak lanean hasita.
B.6.2012ko uztail – abendua:Barakaldo, 3 idazkari judizial berriak lanean hasita.
B.7.2013ko urtarriletik aurrera:Bilbo.Ez da behar idazkari judizialik.