Azken eguneratzea: 2010/01/13
Eusko Jaurlaritzak onartu du 2009-2013 Legealdiko Egutegia
Jaurlaritzak datozen lau urteetan ezarritako helburuak lortzeko behar diren legegintza ekimenak jaso ditu.

Lehendakariak proposatuta, 2009-2013 IX Legealdiko Legegintza Egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak egindako bileran, legegintza ekimenen garapena koordinatuta Jaurlaritzak bere jarduera eremuetarako proposatu dituen helburuak erdiets ditzan.

Egutegia Eusko Legebiltzarrera bidali da, Legebiltzarrak gobernuaren jardueren jarraipena egin dezan aurretiaz edo planifikatze garaitik bertatik.

Jaurlaritzak egutegi hau eratzerakoan, sortzen diren premia berrien arabera birmoldatu, egokitu eta hobetu behar den dokumentu dinamikotzat jo du; beraz, legegintza ekimenak egokitu, sartu edota kendu egin daitezke egutegi horretatik, arrazoi sortu berriek hori agintzen badute.

Horrezaz gain, gaur onartutako erabakiak finkatzen du sailek sei hilero bidaliko diotela Koordinazio Idazkaritza Nagusiari txosten bat egutegi honetan ezarritako konpromisoak betetzeaz edo, hala badagokio, horiek aldatzeaz, konpromiso horien jarraipena eta ebaluazioa errazteko asmoz.